Ekonomia Urdina Poloa
1. Pasaia, itsasoari lotutako iragana
Pasaiak iragana itsasoari lotuta du. San Juan galeoia, Albaolak Itsas Faktoria proiektuaren barruan eraikitzen ari den XVI. mendeko galeoiaren erreplika, erreferentzia bat da Pasaiako ontzigintzaren ahalmena agerian uzteko. Pasaiatik mundura dagoeneko Erdi Aroan. Pasaia mendeetan zehar erreferentziazko portu izan da: baleak, bakailaoa, kakaoa…
XX. mendean oraindik portu boteretsua zen; krisiak eta eraldaketak, ordea, ekarri dute trafikoak sinplifikatzea, arrantzaren eta arrain-transformazioaren garrantzia urritzea eta jarduera ekonomikoa eremu desberdinetan sakabanatzea.
Dena den, Oarsoaldean oraindik sektorea garrantzitsua da eta hari lotutako enpresak kokatuta daude.
2. Itsasoak beste aukera bat ematen al digu?
Europako esparruaren arabera, ekonomia urdinaren sektorea abaguneen sektore bat da, eta etorkizunerako aukera garrantzitsuak identifikatzen dira.
Europar Batasuneko politiketan aldeko ingurunea sortzen da, eta ekonomia urdinaren sektoreak babesteko neurriak daude (itsas sektorearen hazkuntza jasangarria, arrantzako balio-katea laguntzea, berrikuntza energetikoak itsasontzietan, itsas baliabideen kudeaketa, bioteknologia urdina, ikerketa eta berrikuntza).
Esperientzia arrakastatsuek erakusten dute asmo handiko apustuei aurre egitea bideragarria dela. Sektore honen potentzialtasunak garatzeko orduan, zenbait ekimen arrakastaz gauzatu dira.
Sektoreak Europan 2018an 749.719 milioi euroko negozio-bolumena du, eta ia bost milioi langile kontzentratzen ditu.
Horrek guztiak Oarsoaldean bide batetik darama.
3. Ekonomia urdinaren bultzada.
4. Ekonomia urdinaren poloa Oarsoaldean.
5. Zergatik? Poloaren aurrekariak
Ikusi dira eskualdean aukera-gunea eta sendotasunak, eta elementuen batura lehiakortasun-poloa sortzeko aprobetxatu beharreko potentziala da. Horregatik, itsasoari lotutako ekonomiaren bultzada Oarsoaldea eskualdeko plan estrategikoaren ardatz bat izatera pasa da. Gainera, Oarsoaldearen suspertze sozioekonomikorako planaren proiektu eragile bihurtu da. Itsasoa, Pasaiako Badia bere eragile eta enpresa guztiekin, ezagutza eta aukerak birsortzeko aprobetxatzea.
6. Poloaren proiektuak
Proiektu eraldatzaileak (proiektu hauen informazioa oraindik ez da eskuragarria; ekaineko jardunaldiaz gero eman ahal izango dugu aditzera)
- Behaketa Ozeanografikoaren zerbitzuak
- Itsas robotikaren zentroa
- Itsasontzien erremotorizazio eta eletrifikazioa
- Funtzio anitzeko plataforma flotatzailea
- Hegalaburraren akuikultura itsaso irekian
- BIOTEC-LAB. Itsas jatorriko osagaiak
- Elikagai jasangarriak eta osasungarriak ekoiztea
Beste proiektu batzuk
Beste aktibo batzuk
- Ortze-CV: Ortze Euskadin eraikitako lehen ontzi elektrikoa da. I+G proiektu bat da, eraginkortasun energetiko handiko soluzio berritzaileak garatzera bideratua, kostaldeko itsasontzien emisio kutsatzaileak murrizteko. Gainera, kutsadura akustikoa eta erregaikostuak murrizten laguntzen du proiektuak. Proiektua Pasaiako portuan energia berriztagarriak eta kargapuntuak sartzearekin batera garatzen da.
- Nabigaziorako itsas simulatzaile: Blas de Lezo LHIIknabigazio-simulagailu bat du bere instalazioetan. Nabigazioko benetako baldintzak imitatzeko diseinatutako sistema bat da, pilotuen trebetasunak praktikatzeko eta hobetzeko.
- Kostaldeak monitorizatzeko sentsoreak: SCORE proiektuak, kostaldeko hirien enpresa-aukerak eta finantza-iraunkortasuna sustatzeko plataforma berritzaileak garatzeaz gain, alerta azkarreko sistemen prototipoak ekarriko ditu, Europako kostaldeko hirietan klima-aldaketaren erresilientziaren jarraipena eta kontrol adimenduna egin ahal izan dezaten. Kasu honetan, Oarsoaldeko kostaldean hainbat sentsore ezarriko dira monitorizatzeko.
7. Poloaren eragileak
Prozesuan
8. Poloaren jarduerak
8.1 Oarsoaldea Urdina Poloa gizarteratzeko jardunaldia: proiektu eraldatzaileak
Ikusi ekitaldian aurkeztu ziren proiektuak
Beste lurraldeetan gauzatu diren esperientziak
9. Intereseko informazioa
- Ekonomia urdinaren sektoreak
Ekonomia Urdina. Sektore tradizionalak
- Itsasoko baliabide biziak (arrantza)
- Itsasoko baliabide ez-biziak (petrolioaren eta gasaren offshore sektorea, bai eta beste mineral batzuena ere)
- Itsas energia berriztagarria (itsas eolikoa, energia ozeanikoa, eguzki-energia fotovoltaiko flotatzailea)
- Portuko jarduerak (zamalanak eta biltegiratzea, portuko proiektuak eta akuikolak, uraz egindako garraioarekin lotutako zerbitzu-jarduerak)
- Itsasontziak eraiki eta konpontzea (itsasontziak, egitura flotatzaileak, aisiako ontziak eta kirol-ontziak, itsas makineria, itsas ekipamendua eraikitzea; itsasontziak eta ontziak konpondu eta mantentzea)
- Itsas garraioa (bidaiariena, salgaiena, garraio urtarreko ekipoen alokairu-zerbitzuak)
- Kostaldeko turismoa (hondartzako turismoa eta aisiako jarduerak. Ostatua, garraioa eta beste gastu batzuk)
Ekonomia Urdina. Sektore emergenteak
- Itsasoko energia berriztagarriak (olatuen eta mareen energia, eguzki-energia fotovoltaiko flotatzailea, itsas zabalean hidrogenoa sortzea)
- Bioekonomia eta bioteknologia urdina (makroalgak, mikroorganismoak, ornogabeak)
- Itsas mineralak (manganesoa, eztainua, kobrea, zinka eta kobaltoa) eta itsasoko uretan disolbatutako elementu kimikoak (gatza eta potasioa), itsas agregakinak (hondarra, legarra)
9.2 Dokumentuak eta azterlanak