Etxebizitzak birgaitzeko zerbitzua

Oarsoaldea Garapen Agentziak, Oarsoaldeko Birgaitzeko Hirigintza Elkarte gisa (SUR) hiria birgaitzeko zerbitzu integrala eskaintzen dugu, herritarrak eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeak dakartzan abantailez kontzientziatu eta eraikinak eta etxebizitzak birgaituko dituzten auzo-erkidegoei edo jabeei edo maizterrei laguntzeko. Birgaitze-obra baten prozesu osoan eta fase guztietan laguntzen dizugu (fatxada, teilatua, igogailua, irisgarritasuna hobetzea,…), nahiz izaera pribatukoa edo bizilagunen komunitatekoa izan.

DOAKO INFORMAZIOA ESKAINTZEN DIZUGU:

Eusko Jaurlaritzan izapidetzea nola egin behar duzun jakin dezazun eta laguntza gidaren inguruko zalantzak argitzeko.

Oarsoaldeko udaletan diru-laguntzen izapidetzea nola egin behar duzun jakin dezazun.

Laguntza hauek lortzeko behar duzun informazio guztia errazten dizu Oarsoaldeak.

(+34) 943 344 160

(Bezeroari arreta zerbitzua: 09:00-14:00)

Oarsoaldea NEXT BULEGOA

Etxebizitzen eraginkortasun energetikoa hobetzeko Next dirulaguntzak kudeatzeko Birgaitze Bulegoa abian da. Zerbitzuaren jomuga da Europako Funtsetatik datozen diru-laguntzen kudeaketarako izapideak erraztea eta bideratzea. Interesa dutenek, dagoeneko jar daitezke harremanetan Birgaitze Zerbitzuarekin birgaitzezerbitzua@oarsoaldea.eus  helbidean edo telefono zenbaki honetara deituaz 943 344 160. Zerbitzu hau Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU da.

Laguntza horiek martxan jarri dira etxebizitzaren eraginkortasun energetikoaren hobekuntzak finantzatzeko helburuz, eta bateragarriak dira bestelako laguntzekin. Birgaitze zerbitzuak leihatila bakar moduan eskaintzen du laguntza, birgaitze diru-laguntza guztien berri emanez, baita eraginkortasun energetikoaren hobekuntzekin lotutakoak ere.

Era berean, Eusko Jaurlaritzaren Iruzurraren aurkako planarekin  bat egiten dugu eta MRRrekin finantzatutako jarduketekin lotutako balizko salaketei erantzuteko, eta, gainera, iruzurraren, interes-gatazkaren, finantzaketa bikoitzaren, estatu-laguntzen eta ingurumenari kalte ez esanguratsua egiteko neurrien planean xedatutakoa betetzeko, postontzi elektroniko bat jarri du Eusko Jaurlaritzak (buzon-mrr@euskadi.eus), eragile eta herritar guztientzat zabalik. Horrez gain, zuzendaritza-jardunbide hobeak sustatzen dituzten ereduak ezarri nahi dira eta eredu horiek herritarren eta zuzendaritza-kideen arteko konfiantza sendotzeko tresna bihurtzea nahi da, horretarako Eusko Jaurlaritzaren Etika eta Gobernu Onaren Kodea ezarriz. 

Europako Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren funtsekin finantzatutako ekimenak gauzatzearen esparruan iruzurraren aurka borrokatzeko konpromisoari buruzko Eusko Jaurlaritzaren adierazpen instituzionala ikusi hemen.



 


Hiriguneen berriztapena dinamizatu

Oarsoaldeak, eskualdeko lau udalerrietako hirigintza zerbitzuekin lankidetzan, gure eskualdeko hiriguneen berriztapena dinamizatzen du eta garraio publikoko estrategietan parte hartzen du.
Berriztapenerako plan berezien garapena sustatzen du bere sorreratik Oarsoaldeak. Horixe baita bide eraginkorrena auzoen narriadura gelditzeko eta bizigarritasuna hobetzeko. Hainbat zerbitzu eskaintzen ditugu: aholkularitza, azterlanak, finantziazio eta bitartekoen bilaketa, mahai-inguruen antolaketa, programetan parte hartzea, ...

Mugikortasuna

Arlo honetan Oarsoaldeak dituen hiru helburu nagusiak honako hauek dira: Oarsoaldean bizikletaren erabilpena bultzatzea, mugikortasun jasangarria sustatzea eta mugikortasunarekin lotutako ekitaldietan parte hartzea, eskualdean eta eskualdetik gaindi (Gipuzkoako Garraio Lurralde Agintaritza, Gipuzkoako Bizikleta Kontseilua eta Eusko Ikaskuntzaren Mugikortasun Eskaria Kudeatzeko Foroa).