Zabalik dago Agustinak Kantinaren alokairurako proposamenak bidaltzeko epea urriaren 30era arte

Errenteriako Agustinak auzoan kokatutako Agustinak espazio berria, kultura- eta sormen-esparruan jarduera ekonomikoa sortzen duten proiektuetarako ekipamendu garrantzitsua da.

Agustinak Kantinaren kudeaketa eraman nahi dutenentzat epea zabaldu egin da, beraien eskaerak helarazteko epe berriak hauek dira: 

  • Urriaren 15etik 30era proposamenak aurkezteko epea zabalik.

  • Urriaren 31n proposamenen ebaluazioa.

  • Azaroaren 5ean jakinaraziko da ebazpena.

 

Zer da Agustinak Kantina?

Agustinak Zentroa proiektuaren esparruan, eta proiektuaren funtsezko pieza gisa integratuta, Agustinak Kantina sortu da, zentroaren funtsa islatuko duen espazioa, horrela proiektuaren nortasuna eta balioak indartuz. Giro atsegina eta dinamikoa eskainiz, bertako egoiliarrei zein bisitariei elikagai eta edari osasungarriak eta iraunkorrak eskaintzea izango da bere helburu nagusia, tokiko ekonomia eta lehen sektorea bultzatuz.

4.000 biztanle inguru dituen hirigunean dago taberna, eta terraza eta lorategi zabalak ditu, giro atsegina eta lasaia sortzeko. Bezero potentzialak eraikinean egunero jarduerak egiten dituzten pertsonak, eraikinean antolatzen diren prestakuntza eta ekitaldietara joaten diren pertsonak, eta auzoan nahiz inguruko hirigunean ibiltzen direnak izango dira, besteak beste.

Agustinak Kantina guztiz hornituta dago, bai makinetan bai altzarietan. Guztira 64,73 m² ditu, eta honela banatzen da: 35,10 m²-ko mahaietarako eremua, 10,57 m²-ko barra-eremua, 6,59 m²-ko sukaldea eta 12,47 m²-ko bainugela. Horri 24 m²-ko terraza gehitu behar zaio, lorategiduna.

[sarbidea iragarkira xehetasunekin].

 

Nola egin eskaera 

Zure proposamena bidali nahi baduzu, bete ondorengo dokumentazioa eta bidali urriaren 30a baino lehen agustinakzentroa@oarsoaldea.eus helbidera.

[Eskaera egiteko orria]
[Erantzukizun adierazpena]
[Hizkuntza betebeharrak]
[Baldintzak (plegu teknikoak)]

[Baldintzak (plegu administratiboak)]

 

Kontsulta eta zalantzetarako

agustinakzentroa@oarsoaldea.eus

943 494 129