Etxebizitza birgaitzeko zerbitzua
Etxebizitzak birgaitzeko zerbitzua
DOAKO INFORMAZIOA ESKAINTZEN DIZUGU:
Eusko Jaurlaritzan izapidetzea nola egin behar duzun jakin dezazun eta laguntza gidaren inguruko zalantzak argitzeko.
Oarsoaldeko udaletan diru-laguntzen izapidetzea nola egin behar duzun jakin dezazun.
Laguntza hauek lortzeko behar duzun informazio guztia errazten dizu Oarsoaldeak.
(Bezeroari arreta zerbitzua: 09:00-14:00)
Oarsoaldea NEXT BULEGOA
Etxebizitzen eraginkortasun energetikoa hobetzeko Next dirulaguntzak kudeatzeko Birgaitze Bulegoa abian da. Zerbitzuaren jomuga da Europako Funtsetatik datozen diru-laguntzen kudeaketarako izapideak erraztea eta bideratzea. Interesa dutenek, dagoeneko jar daitezke harremanetan Birgaitze Zerbitzuarekin birgaitzezerbitzua@oarsoaldea.eus helbidean edo telefono zenbaki honetara deituaz 943 344 160. Zerbitzu hau Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU da.
Laguntza horiek martxan jarri dira etxebizitzaren eraginkortasun energetikoaren hobekuntzak finantzatzeko helburuz, eta bateragarriak dira bestelako laguntzekin. Birgaitze zerbitzuak leihatila bakar moduan eskaintzen du laguntza, birgaitze diru-laguntza guztien berri emanez, baita eraginkortasun energetikoaren hobekuntzekin lotutakoak ere.
Era berean, Eusko Jaurlaritzaren Iruzurraren aurkako planarekin bat egiten dugu eta MRRrekin finantzatutako jarduketekin lotutako balizko salaketei erantzuteko, eta, gainera, iruzurraren, interes-gatazkaren, finantzaketa bikoitzaren, estatu-laguntzen eta ingurumenari kalte ez esanguratsua egiteko neurrien planean xedatutakoa betetzeko, postontzi elektroniko bat jarri du Eusko Jaurlaritzak (buzon-mrr@euskadi.eus), eragile eta herritar guztientzat zabalik. Horrez gain, zuzendaritza-jardunbide hobeak sustatzen dituzten ereduak ezarri nahi dira eta eredu horiek herritarren eta zuzendaritza-kideen arteko konfiantza sendotzeko tresna bihurtzea nahi da, horretarako Eusko Jaurlaritzaren Etika eta Gobernu Onaren Kodea ezarriz.