Geroa ereiten

Oarsoaldearen Hizkuntza Politika

Euskarak beti izan du presentzia Oarsoaldean baina, presentzia hau, ordea, hasiera batean arau finkorik gabea eta intuizioaren araberakoa izan zela esan daiteke.

Horrezaz gain, enpresak berak euskararekiko jarrera baikorra eta sentsibilitate berezia zuen, bai zuzendaritza mailan, bai langileen mailan.

Enpresaren nahia hiztun guztiekiko begirunez jokatzea eta euskararen aldeko lana egitea zen.

2005ean hasi ginen gure enpresan euskara modu planifikatuan kudeatzen. Geroztik gure hizkuntza politika gidatzen duten irizpideak jarri ditugu indarrean.

Dokumentu hau euskararen normalizazioaren aldeko apustua egiten duen esku-liburua da, eta langile, bezero/erabiltzaile eta hornitzaile euskaldunen eta erdaldunen hizkuntza eskubideak bermatzen ditu.

Dokumentu honetan zehazten diren hizkuntza irizpideak Garapen Agentziak bere eguneroko jarduera publiko nahiz pribatuan erabiltzeko dira.

Oarsoaldeko lau udalek osatutako erakundea den neurrian, Oarsoaldea Garapen Agentziak, eredu izan behar du herritarren aurrean: euskarari lehentasuna emanez, euskararen normalizazio prozesuan eragile.

gehitxiooo

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus