WEBINARRAK
Webinarrak bilduma
Atal honetan orain arte Oarsoaldea Garapen Agentzian burutu diren webinarrak ikusteko aukera izango duzu:
ELIKAGAIEN INDUSTRIAN EKONOMIA ZIRKULAR BATERANTZ
Oarsoaldeak, Debegesak eta Tolosaldea Garatzenek bat egin dute "Ekonomia zirkular baterantz elikagaien industrian: hondakinen legea aldaketaren eragile gisa" izeneko online jardunaldia antolatzeko.
Lege honen helburuen artean daude hondakinen sorrerak giza osasunean eta ingurumenean dituen ondorio kaltegarriak minimizatzea, baliabideak eraginkortasunez erabiltzea eta garapen iraunkorreko helburuak lortzen laguntzea, ekoizpenarekin eta kontsumo iraunkorrarekin lotutakoak barne.
OARSOALDEA EKIN (IV)
Ekintzaile migranteen istorio inspiratzaileak ikusiko ditugu, haien konpromisoak eta ikuspegiak euren negozioak bultzatzeaz gain, Oarsoaldeko eskualdea aberastu dutenak.
Ahalegin nekaezinen eta espiritu ekintzailearen bidez, emakume horiek erakutsi dute migrazioa aukera pertsonalak bilatzeaz gain, gizartean eragin baliotsua izateko aukera ere badela. Enplegua eta oparotasun ekonomikoa sortzeaz gain, kultura-aniztasuna eta gizarteratzea ere sustatu dituzte.
Ekintzaile hauek Oarsoaldeko paleta kolore biziz tindatu dute, gure bizitzak aberastuz eta gure komunitatea leku anitzagoa, aberatsagoa eta atseginagoa bihurtuz.
EKIN (III): EMAKUME EKINTZAILEAK
Saio honek ekintzaile emakumeak ditu ardatz, eskualde honen bihotzean, itxaropenei aurre egin eta beren enpresa-ametsak gauzatu dituzten emakume inspiratzaileak baititugu.
Ausardia eta sormena; horiek dira Oarsoaldeko emakume ekintzaileak definitzen dituzten ezaugarriak. Bideo pilula honetan, ekintzaile ausart horien mezuak entzungo dituzu, erresilientziako istorioak erronkak gainditzen eta Oarsoaldeko hazkunde ekonomiko eta sozialari laguntzen diotenak.
OARSOALDEA EKIN (II): HIRI-EKONOMIA
Oarsoaldea Garapen Agentziak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Oarsoaldean ekiten lagundu nahi die pertsonei, beren negozio-ideiak abian jarriz. Horretarako, OARSOALDEA EKIN sortu du. Bigarren saio honetan, HIRI EKONOMIA arloko proiektuak ditugu protagonista. Batetik, Goiatz Aduriz-en "Papurrak" proiektua ezagutuko dugu, eta, bestetik, Karina Corro-ren "Txiki Tako" proiektua.
OARSOALDEA EKIN (I): KULTURA ETA SORMEN INDUSTRIAK
Oarsoaldea Garapen Agentziak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Oarsoaldean ekiten lagundu nahi die pertsonei, beren negozio-ideiak abian jarriz. Horretarako, OARSOALDEA EKIN sortu du. Saio desberdinen bidez, ekintzailetza-ideiak dagoeneko egia bihurtu dituzten pertsonen arrakasta-kasuak ezagutuko ditugu. Lehenengo saio honetan, KULTURA ETA SORMENAREN arloko proiektuak ditugu protagonista. Batetik, Noski liburu-dendako Sihara Nuño ezagutuko dugu, eta, bestetik, Idoia Lizeaga bitxigile eta lore-arte irakaslearen proiektua.
KOMUNITATE ENERGETIKOAK: ZER DIRA, NOLA SORTU?
Energia komunitateak beren kideak energia elektrikoa zein termikoa kudeatzen duten erakundeak dira, eta irabazi asmorik gabe ekoitzi, kontsumitu, biltegiratu, partekatu edo saldu dezakete, tokiko baliabide eta energia berriztagarriak aprobetxatuz eta bultzatuz.
AUTONOMOEN KOTIZAZIO SISTEMA TAILERRA
Tailer honen helburua da benetako diru-sarrerengatiko kotizazio-sistema onartzeak eta indarrean jartzeak dakartzan berrikuntzak eskaintzea, RETAn kotizatzen duten pertsonen kotizazio-oinarriak eta betebehar formalak arautzeari dagokionez.
OARSOALDEA BERPIZTEN
Merkataritza, Zerbitzu eta Ostalaritza arloko enpresak laguntzeko berrikuntza programa da, Berrikuntza EZ-Teknologikoa eta Etengabeko modernizazioa ardatz dituena.
ELIKADURA ENPRESETAN
ERALDAKETA DIGITALA
Saio honetan zer den eraldaketa digitala, zergatik, zertarako eta nola ezarri modu eraginkorrean zure enpresan. Laguntza eta dirulaguntzen berri ere emango dugu.
ENPRESEN ERALDAKETA DIGITALA: DATUTIK ADIMEN ARTIFIZIALERANTZ
Saio honetan eraldaketa digitalerako gakoak eta datua nahiz adimen artifizialak kudeatzeko aukerak ikusiko ditugu, eskualdeko kasu arrakastatsuak aztertuz, eta baita eskualdeko enpresetarako laguntza eta programei buruzko informazioa emanez ere.
ZIBERSEGURTASUN DIGITALA
Azken urtean, bizkortu egin da lan-munduaren digitalizazioa eta lantokitik kanpo telelana egiteko beharra, kanpoaldearekin konektatuz sarearen bidez (telelana, hornitzaileekin eta bezeroekin harreman birtuala...). Zibersegurtasunaren erronkari aurre egitea une honetan lehentasun bat da.
PRODUKTU ETA ZERBITZU KULTURALAK
Pertsonek ohiturak, itxaropenak, kultura-edukien kontsumoan duten portaera aldatu dute, eta, beraz, sektore horretako eragileek sareko funtzionamendura ere egokitu behar dute. Helburua kultura-sektoreko enpresek teknologiaren erabileraren bidez zer merkaturatze-bide azter ditzaketen hausnartzea da.
ALERGIAK DITUZTEN
PERTSONENTZAT ELIKAGAIAK
Saioaren helburua, joerak ezagutzea, ezagutzak partekatzea eta elikadura-katean zehar alergenoak hautemateko protokoloak ezagutzea da.
NOLA ERAKARRI
GERTUKO TURISMOA
Leyend Velilla-k eta Beñat Muñoz-ek turismo estrategiez eta gure posizionamendua turismo errealitate berrira nola egokitu dezakegun erakutsiko digute.
CircularTRANS
PLATAFORMA DIGITALA
Ekonomia zirkularra zer den eta enpresa batek nola landu dezakeen ezagutzea, eta, bestetik, CircularTRANS plataforma digitala eta plataforma horrek enpresei ekar diezazkiekeen onurak ezagutzea.
ELIKAGAIEN INDUSTRIAREN
ETORKIZUN DIGITALA
Erich Eichstetter, LABe Digitalaren Gastronomy Lab arduradunak (Basque Culinary Center), elikagaien industrian sartzen ari diren teknologia berriak aztertzen ditu.
Teknologia
kulturaren zerbitzura
Oarsoaldearen topaketa berria, kultura- eta sormen-enpresei zuzendua. Innobasqueren RIS3 Euskadi jardunaldien barruan antolatua.
EKONOMIA ETA ENPRESA EREDU BERRIAK
Covid-19aren ondorioz, pertsonak enpresaren eta ekonomiaren erdigunean jartzeak inoiz baino zentzu handiagoa hartzen du. Enpresa eredu horiek garrantzi berezia hartzen dute gizartearen onurarako lan egiten duen enpresa sare bat sortzen laguntzen dutelako.
ProduktU ETA zerbitzu berriak merkaturatzeko LEHIAKORTASUN GAKOAK
Nola ezagutu zure kontsumitzaileak benetan zer nahi duen pandemia garai honetan? Produktu berrien merkaturatze arrakastatsuaren oinarriak ulertzen jakiteko aurkezpena.
LANKIDETZAZKO
BERRIKUNTZARAKO BIDEAN
Nola lagun diezaiekegu nekazaritzako elikagaien balio-kateko enpresei lehiakorragoak izaten, berrasmatzen, testuinguru aldakorretan eta ziurgabetasunean berritzen? Webinar honek gai hauek guztiak aztertuko ditu.
Elikagaien industriarentzako etorkizun iraunkorra
Elikagaien industrian ekonomia zirkularra aplikatzea aukera bat izan daiteke elikagai-enpresentzat. Ezagutu zer den.
Elikagaien segurtasuna
koronabirus garaian
koronabirus garaian
LAIATEK landa-inguruneko eta natura-inguruneko ingeniaritza eta aholkularitzatik, elikagaien segurtasuna eta kalitatea bermatzeko, baita koronabirusaren transmisioa ere prebenitzeko zenbait gomendio eman dizkigute.
Horrelakoak izango dira covid-Aren ondorengo kontsumitzaileak
Joerak & ideiak elikaduraren balio-kate berri baterako. Webinar honek izurritearen ondorioz sorturtako efektu, erronka zein aukerei erreparatuko die.
Kultura eta sormenA, garai nahasietan elkarlanean
Kultura eta sormen arloko esperientzia inspiratzaileak ezagutzeko eta sektoreko pertsonen eta profesionalen arteko harremanak sendotzeko aukera izan dugu webinar honetan.
TURISMOA, NOLA EGOKITU
NORMALTASUN BERRIRA
NORMALTASUN BERRIRA
Raúl Garciak (Aprende de Turismo) aholku eta estrategia ezberdinak aholkatzen dizkigu turismoan dihardutenek izurriteak eragindako normaltasun berrira ahalik eta ondoen egokitzeko.
MARKETIN
DIGITALA
DIGITALA
Zure negozioaren erakuslehiorik onena izenburupean, webinar honetan marketin digitalaren inguruko masterclass bat aurkituko duzu, Sharpa Marketin-en eskutik.
Ostalaritzaren
erronka berriak
erronka berriak
Mikel Ubarretxenak (Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea) ostalaritza sektorea aztertzen du izurriteak sektorean eragindako krisialdia dela eta.
Zure negozioa
koronabirus garaian
koronabirus garaian
Saltokietarako kudeaketa-estrategiak izurrite garaian, Vicky Olaizolaren eskutik (Luxottica Iberia).
OARSOALDEKO MERKATARI, OSTALARI ETA ZERBITZUENTZAT COACHING SAIOA
Monika Tubiaren eskutik (Sezzen).
Laguntzak Oarsoaldeako merkatari, ostalari eta zerbitzuentzat
Lan mahai irekia: Gogoeta eta kontrastea.