Zure enpresa Pasaian sortzeagatik laguntzak

Pasaian mikroenpresa, enpresa txiki edo ertain bat sortu edo garatu nahi duen edonor, bai eta pertsona fisikoak ere.

Arrantza-eremuen garapena sustatzea dute helburu laguntza hauek. Itsas Garapen Elkarteak enpresa eta negozio-ildo berriak abian jartzen eta enplegu berriak sortzen lagunduko du. Gure arrantza-udalerrian garapen jasangarria bultzatuko duten proiektuak lagunduko ditu.

Arrantza-eremuen garapen jasangarrirako partaidetzazko toki-garapenaren estrategientzako proiektuetarako 2024 laguntzak argitaratu dira uztailaren 2an EHAAn.

 

Laguntza hauek proiektu hauetara bideratuak daude:

  1. Arrantza-sektorea babesten duten eta haren jarduera ekonomikoa dibertsifikatzen duten proiektuak.
  2. Lurraldean hazkunde urdina sustatzen duten ekimenak.
  3. Gure arrantza-komunitateetan ekonomia urdinerako trantsizioa bultzatzen duten proiektuak.

 

Nori zuzenduta

Pasaian kokatuko diren mikroenpresak, enpresa txiki edo ertainak sortu eta/edo garatzeko  edozein proiektu, bai eta enpresa-izaera hartuko  duten pertsona fisikoak ere.

 

Epea

Laguntza eskatzeko epea abuztuaren 2ra artekoa izango da, egun hori barne.

 

Informazio guztia hemen:

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1051707 

 

Harremanetarako

Itsas Garapen Elkartea
Telefonoa: [688 628 094]
Emaila: [idazkaritza@itsasgarapen.eus]