Zure enpresa Pasaian sortzeagatik laguntzak
Pasaian mikroenpresa, enpresa txiki edo ertain bat sortu edo garatu nahi duen edonor, bai eta pertsona fisikoak ere.
Arrantza-eremuen garapena sustatzea dute helburu laguntza hauek. Itsas Garapen Elkarteak enpresa eta negozio-ildo berriak abian jartzen eta enplegu berriak sortzen lagunduko du. Gure arrantza-udalerrian garapen jasangarria bultzatuko duten proiektuak lagunduko ditu.
Laguntza hauek proiektu hauetara bideratuak daude:
- Arrantza-sektorea babesten duten eta haren jarduera ekonomikoa dibertsifikatzen duten proiektuak.
- Lurraldean hazkunde urdina sustatzen duten ekimenak.
- Gure arrantza-komunitateetan ekonomia urdinerako trantsizioa bultzatzen duten proiektuak.
Nori zuzenduta
Pasaian kokatuko diren mikroenpresak, enpresa txiki edo ertainak sortu eta/edo garatzeko edozein proiektu, bai eta enpresa-izaera hartuko duten pertsona fisikoak ere.
Epea
Laguntza eskatzeko epea abuztuaren 2ra artekoa izango da, egun hori barne.
Informazio guztia hemen:
https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1051707
Harremanetarako
Itsas Garapen Elkartea
Telefonoa: [688 628 094]
Emaila: [idazkaritza@itsasgarapen.eus]