ZABALIK DAGO 2022KO BERRIKUNTZAKO KASU PRAKTIKOEN DEIALDIA
Ekimenak aurkezteko epea uztailaren 22an amaitzen da.
Berrikuntzako kasu praktikoak bilatzen dituzte.
Zure erakundeak produktuan, prozesuan edo negozio-ereduan berritu badu, zure hautagaitza aurkeztu dezakezu Global Innovation Dayren hurrengo edizioan parte hartzeko.
2019tik ETEetan egin diren kasuak bilatzen ditugu.
Bete erakinde motatan egindakoak badira Europako berrikuntza- eta ikerketa-programek finantzazioa euki behar dute edo honako sektore hauen artean egindakoak izan behar dira, besteak beste:
- Industria-manufaktura
- Energia eta ingurumena
- Elikadura
- Kultura- eta sormen-industriak,
edo honelako teknologia hauen bidez:
- IKT, teknologia elektronikoa eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia
- Nanoteknologia
- Energia garbiak
- Material aurreratuak
Kasu osoenak Global Innovation Day 2022an aurkeztuko dira.
Oinarriak betetzen dituzten hautagaitza guztiak Innobasqueren Kasu Praktikoen Bankuan jasoko dira.