WEBINARRA. ELIKADURA ENPRESETAN ERALDAKETA DIGITALA SEKTOREAREN BIDERAGARRITASUNA BERMATZEKO.

Zer den eraldaketa digitala, zergatik, zertarako eta nola inplementatu modu eraginkorrean zure enpresan.

Pandemiak aldaketa handia eragin du familien elikadura-kontsumoko ereduetan. Konfinamenduan zehar azalera handietako elikadura enpresetan gastuaren igoera %50 handitu zen konfinamenduaren aurreko mailekin alderatuta. Era berean, internetez elikagaien erosketa %60 baino gehiago igo zen, eta jatetxe-arloko gastua, berriz, nabarmen murriztu zen (% 90ko jaitsiera).

Osasun-krisiak are gehiago nabarmendu du nekazaritzako elikagaien ehun sendoa, fidagarria, berritzailea eta iraunkorra izatearen garrantzia.


Egoera berri horrek digitalizazioaren aldeko apustu argia eskatzen dio elikagaien industriari, hornikuntza-katetik hasita kontsumitzailearenganaino, eraginkortasun handiagoa garatzeko eta, horrela, kontsumo-eremuetako eskaera berriei aurre egin ahal izateko eraldaketa digitalaren esparruan.


Prozesu horretan, elikagaien arloko berrikuntzak zeregin garrantzitsua izango du sektorearen bideragarritasuna bermatzeko. 

 

NOIZ: Urriak  25
ORDUA 10:00-11:00
NON: Online zoom plataformaren bidez lotura honetan 

ENPRESA PARTE-HARTZAILEAK:
 

AZTI: Zentro zientifiko eta teknologikoa. Idoia Olabarrieta -
AZTIko Prozesu Eraginkor eta Jasangarrien ikertzailea.

 


 

HAZI FUNDAZIOA.  Fernando Corcuera- Sistema arloko arduraduna. Laguntzen eta dirulaguntzen berri emango du.


 

EGITARAUA


*  Eraldaketa digitalean sartutako kontzeptuak definitzea eta azaltzea.

* Eraldaketa digitala inplementatzeko beharra ulertzea.
* Ibilbide-orri bat zehaztea eraldaketa digitala modu koherentean inplementatzen hasteko.
* Elikagaien industriaren sektoreko laguntza eta diru-laguntza espezifikoak ezagutzea.

 

NORI ZUZENDUTA

Jardunaldia Oarsoaldea, Debabarrena eta Tolosaldea eskualdeetako elikagaien enpresa-sareko erakunde eta enpresetako pertsonei zuzenduta dago batez ere.
Hala ere, parte-hartzea ez da eskualde horietara mugatzen, baizik eta ikuspegi zabalagoa du, eta beste eremuetako enpresa eta/edo eragileek parte har dezakete.

 

INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEA

 

IZEN-EMATEA EGITEKO BETE HONAKO FORMULARIOA: 
www.oarsoaldea.eus/webinarra.-digitalizazioa-elikadura-sektorean

 
Edo bidali emaila rmacias@oarsoaldea.eus helbidera honako informazioa zehaztuz: enpresaren izena, IFK, udalerria, Helbide elektronikoa, harremanetarako pertsona, telefonoa. 
Izena emateko epea urriaren 24an bukatuko da.


INFORMAZIOA+
rmacias@oarsoaldea.eus
943 494 129


Oarsoaldea