URRIAN OARSOLAN TAILER BERRIAK
Hobetu zure lan egoera teknologia berriak erabiliz eta lan elkarrizketarako baliabideak eskuratuz
Lana bilatzeko prozesua ere etengabeko lana da. Zure lan-egoera aurkitu edo hobetu arte, funtsezkoa da urratsez urrats aurrera egiten jarraitzea. Hori lortzeko aukera bikaina da OARSOLAN tailer batean parte hartzea.
Zer eskaintzen dute OARSOLAN tailerrek?
Lanbidek finantzaturiko OARSOLAN tailerren helburua, egunean dauden baliabide desberdinak aurkeztu eta landuz, lan bilaketa eraginkorra eta autonomoa garatzea da.
TEKNOLOGIA BERRIAK ERABILIZ LAN BILAKETA EGITEN IKASTEA
Irailean abian jarri ziren tailer hauetan, enplegu bilaketa teknologia berriak erabiliz egiten ikasiko duzu. Egungo tresna digitalak ezagutzeak eta menderatzeak aukera emango dizu zure ezagutzak zabaltzeko eta zure buruarengan konfiantza irabazteko. Lan saio honetan, Lanbideren bidez lana bilatzeari ekingo diozu, web-plataformara sartuaz. Bertan, Nire Lanbide.net-era nola sartu zehatz-mehatz azalduko dizute, erabiltzailea eta pasahitza erabiliz. Era berean, DARDE berritzeko prozesua, enplegu- eta prestakuntza-eskaintzetan izena ematea, alerta pertsonalizatuak aktibatzea eta egindako inskripzioen jarraipena egiten ikasiko duzu, lan-aukeren kudeaketa eraginkorra errazteko.
Hurrengo saioen datak:
Urriak 7, 9, 15, 17, 21, 23, 29, 31
9:30-10:30 (1 orduko saioak)
Aukeratu egokien datorkizun eguna eta egin izen-ematea OARSOLAN bulegoan!
LAN ELKARRIZKETAK LANDU ETA PRESTATZEKO TAILERRAK
Tailer honen helburua lan-elkarrizketak zure profil profesionalaren arabera modu egokian prestatzea da.
Hurrengo saioen datak:
Urriak 11
9:00-11:00 (2 orduko saioak)
Tailer honetan 10 pertsonek parte hartu dezakete.
Tailer guztiak OARSOLAN ZENTROAN bertan egingo dira.
Interesa duzu?
Bete formulario hau eta zurekin harremanetan jarriko gara: [Izena emateko formularioa]
Informazio gehiago behar duzu?
Argibide gehiago behar badituzu edo hurrengo tailerren berri ere jakin nahiko bazenu, jar zaitez gurekin harremanetan.
oarsolan@oarsoaldea.eus
943 510 200
OARSOLAN Enplegurako eta Inklusiorako Berrikuntza Zentroari buruzko informazio gehiago hemen
Animo eta mantendu lana bilatzeko prozesua!