TXIKIA IZANIK NAZIOARTEKO MERKATUETAN SALTZEKO TAILERRA: GAKOAK, LAGUNTZA-PROGRAMA ETA KASU PRAKTIKOAK

Oarsoaldea Garapen Agentziak eta Gipuzkoako Ganberak ahaleginak batu dituzte tokiko kultura eta sormen enpresen nazioartekotzea bultzatzeko.

Ekainaren 20an, Agustinak Zentroan, Enpresak Nazioartekotzeko tailerra eskainiko dugu Gorka Goikoetxearen (Gipuzkoako Bazkundea – Nazioarteko Garapen eta Jasangarritasuna) eskutik.

Ikastaroan, kasu praktiko modura Ekomodo proiektua hartuko da kontuan. Baina horren aurretik, beste hainbat ildo landuko dira. Jarraian duzue ikastaroko egitaraua.

Animatu eta eman izena ikastaroan, interesgarria izango da eta!

          * Tailerrean parte hartzea doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da, plazak mugatuta daudelako.

 

TAILERRAREN XEHETASUNAK

  • Eguna: 2024ko ekainaren 20a
  • Ordua: 10:00 - 11:30
  • Lekua: Agustinak Zentroa. Errenteria.

 

HIZLARIA: Gorka Goikoetxea (Gipuzkoako Bazkundea – Nazioarteko Garapen eta Jasangarritasuna).

 

KASU PRAKTIKOA: EKOMODOren nazioartekotzeari buruzko kasu praktiko bat azalduko da, tokiko enpresentzako erronken eta aukeren ikuspegi zehatz bat eskainiz.

 

LANKIDETZA: Gipuzkoako Bazkundea eta Euskadiko Nazioartekotze Agentzia: Basque Trade & Investment.

 

ZER LANDUKO DA?

Workshopak tresnak eskainiko ditu tokiko enpresek beren eragiketak nazioarteko merkatuetan zabaltzeko, estrategiak beren tamainara egokituz. Hainbat gai jorratuko dira, hala nola negozio-eredua baliozkotzea, bezeroak ezagutzea, baliabideen kudeaketa eta nazioarteko logistika. Nazioartekotze-etapa desberdinetako laguntza-programak aurkeztuko dira, eskuragarri dauden dirulaguntzei buruzko xehetasunekin batera.


Oarsoaldea