Sortu eta Ekin: KSI Sektorean Ekintzailetzari Bultzada

Kultura eta Sormen Industrien (KSI) sektorean ekintzailetza sustatzeko abiatu da SORTU ETA EKIN programa berria

Foru Aldundiaren laguntza jasotzen duen  programa hau ekintzaileei beren ideiak edota proiektuak sendotzen laguntzeko diseinatuta dago, kultura eta sormen arloan proiektuak aurrera ateratzeko  beharrezkoak diren baliabideak, trebetasunak eta ezagutzak eskainiz.


Eskuratu zure proiektua garatu eta sendotzeko ezagutzak 


Parte-hartzaileek barneratzen dituzten ezagutzei esker esku artean duten proiektuaren profesionalizazio ibilbidean lagunduko die, enpresa-ikuspuntua txertatuz, jarrera proaktiboak sustatuz eta jarduera prekarioak saihesteko tresnak eskainiz, proiektu jasangarria sortzeko elementuak zeintzuk diren azalduaz. 


Honela, SORTU eta EKIN|en helburu nagusia KSI sektoreko ideiak eta proiektuak garatu eta sendotzeko berariazko ezagutzak eskuratu nahi dituzten pertsonak prestatu eta laguntzea da. Ekintzaileen gaitasunak eraldatu nahi ditu, haien trebetasunak eta ezagutzak hobetuz. 


Norentzat?


Sortu eta Ekin KSI sektorean beren ideiak edo proiektuak garatzeko lehen urratsetan ari diren pertsonei zuzenduta dago, baita beren proiektuaren enpresa-ikuspegia bilatzen duten profesionalei ere. Sormen-diziplinetan graduatutako pertsonentzat eta KSI sektorean prestakuntza praktikoa eta ekintzailetzako esperientzia lortu nahi duten ikasleentzat ere ezin hobea da.

 


Prestakuntza, hitzaldiak, enpresetarako bisitak, …eta zure ibilbide-orria


Programak prestakuntza trinkoa eta taldekakoa eskaintzen du presentzialki, gehienez 10 parte-hartzaile aukeratuz. Jardueren artean, negozio eredua, dirulaguntzak, finantzaketa, fiskalitatea eta komunikazioari buruzko saio monografikoak, ekosistemari buruzko hitzaldiak eta enpresen bisitak nabarmentzen dira. Proiektu bakoitzak laguntza pertsonalizatua jasoko du funtsezko arloetan aurrera egiteko, egoeraren analisi batekin eta ibilbide-orri batekin hasita. 


Gainera, elkar ezagutza eta elkarlana sustatuko da kultur eta sormen sarearekin, zerbitzuak eta tresnak eskainiz Agustinak Zentroan, lankidetzarako ingurune berritzaile batean. 


 

 

Agustinak Zentroan


Sortu eta Ekin programa duela gutxi inauguratu zen Agustinak Zentroan egingo da. Agustinak Zentroa  KSI (Kultura eta Sormen) industrian espezializatutako gunea da, sektoreko proiektuekin, enpresekin eta eragileekin batera proiektu berriak sortu, saretu eta elkarrekin hazteko espazio bezala jaio da eta orain ekintzailetza-programa hau garatzeko espazioa eta ekosistema emango ditu. 

Programaren data nagusiak. Apuntatu itzazu agendan! 

 

  • Hautagaitzak aurkezteko epea: irailaren 25 arte.
  • Hautaketa-prozesua irailaren 26an.
  • Emaitzen jakinarazpena irailaren 27an. 
  • Formakuntza urriaren 2tik azaroaren 29ra izango da.


Sortu eta Ekin aukera paregabea da KSI sektoreko ekintzaileentzat, beren ideiak proiektu arrakastatsu eta jasangarri bihurtzeko behar duten babesa emanez.

 



 

Zalantzak eta argibideak


Informazio gehiago behar izanez gero edo argibideetarako jarri harremanetan emailez agustinakzentroa@oarsoaldea.eus helbidean edo 943 494 129 telefonoan. Zure parte hartzea argi baduzu, bidali zure eskaera formulario hau beteaz: 

BIDALI ESKAERA!

www.oarsoaldea.eus/garatu-eta-sendotu-zure-proiektua

 


Oarsoaldea