SilverBOT

Robotika sozialak eskaini diezaiekeen laguntza osagarria sustatuko da hainbat esperientzia praktiko eta berariazko formakuntza antolatuz. 

Baina hainbat dira martxan jarritako proiektu, plan eta programa euskal administrazio publikoetan, gizartearen zahartzeaz jabetuta, adinekoen ohiko arazo fisiko, kognitibo eta sozialak atzeratzen lagunduko duten estrategia berriak garatuz. Esaterako, Eusko Jaurlaritzaren Zahartze Aktiborako Euskal Estrategia eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz programapean hasi zen Adinberri proiektu estrategikoa

Adinberri estrategiaren baitan, SilverBOTak ekimena martxan jarri dugu hainbat eragileon artean. Helburua da egoitzetan robot sozialaren erabilera sustatzea, lehenik egoitzetako beharrak identifikatuz. 

Horretarako, eta behar horiek identifikatzeko, teknologiaren eta robotikaren diagnostikoak egingo dira zentro gerontologikoetako eta eguneko zentroetako zuzendaritzaren, langileen eta erabiltzaileei (familiaren laguntzarekin) zuzenduriko galdetegien bidez. Galdetegi hauei esker hobekuntza eta aplikazio puntuak atzemango dira, SIA izeneko plataforma elikatuz eta diagnostiko hauetaz baliatuz aplikazioak garatuko dira Pepper robotarentzat. Era berean, aplikazio horiek zuzenean testatuko dira zentro gerontologikoetan eta eguneko zentroetan. 

Bestalde, identifikatutako beharretatik abiatuz Lanbide Heziketako ikasleekin Silver Economy sektoreko enpresa planak landuko dira. 


Amaitzeko, Bigarren Hezkuntzako ikasleekin robotika sozialaren inguruko STEAM jarduerak burutuko dira teknologia eta zaintza esparruen arteko lotura egiteko eta sentsibilizazioa sustatzeko. 


Hori guztia lortzeko berariazko 20 ekintza planifikatu dira eta proiektu talde interdisziplinara eratu da.


Proiektuko partaideak

  •  CIFP Don Bosco LHII (Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratu publikoa)
  •  CIFP Easo Politeknikoa LHII (Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratu publikoa)
  •  Oteitza Lizeo Politeknikoa (Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako itunpeko ikastetxea).
  •  Oarsoaldea Garapen Agentzia.
  •  Urola Kostako Udal Elkartea Garapen Agentzia.
  •  Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU).
  •  DomusVi Villa Sacramento (Zentro gerontologikoa).