"Inplantariak -Aholkulari teknologikoak" doako Programa / Zerbitzua
¿Quieres convertirte en una empresa digital?
Si eres autónomo o micropyme vasca con menos de 10 empleados, aprovéchate de las tecnologías de una forma sencilla con la ayuda de un Inplantalari, un asesor tecnológico neutral y gratuito que se desplaza a tu empresa para ayudarte a implantar y utilizar herramientas tecnológicas. Si estás interesado en el programa "Inplantalariak", solicítalo a SPRI
Honako gauzetan laguntzeko prest daude:
- bezero gehiagorengana heltzea, bilatzen zaituzten tokian egonez.
- zure produktuak, zerbitzuak eta ekoizpen-prozesuak modu birtualean erakutsi eta sustatzea.
- faktura elektronikoak bidaltzea fakturazio elektronikoari buruzko legea betez.
- erabakiak hartzeko orduan eraginkorragoa izatea zure webguneko eta sare sozialetako bisita-datuak ustiatuz.
- bezeroekiko eta kolaboratzaileekiko harremanak arintzea hodeia erabiliz.
- zure enpresaren datuak seguru mantentzea zibersegurtasuneko jardunbide onak mantenduz.
- errealitate areagotuaren bidez zerbitzu berezi bat ematea, eskariak lortzeko.
- gailu mugikorrak erabiliz zure enpresa edozein tokitik kudeatzea.
Dagoeneko, 4.500 euskal enpresek eskuratu dituzte programa honek eskaintzen dituen onurak: marka-irudia hobetzea (% 60), bezeroak erakartzea (% 47%), webgunea sustatuz eta kokapen-kanal berrien bidez bezero gehiago lortzea (% 35), kudeaketa optimizatzea (% 43) eta bezeroen gogobetetasuna areagotuz salmentak hobetzea (% 25).
Aprobetxa itzazu neurrira egindako doako zerbitzu honek eskaintzen dizkizun abantailak. Inplantalari zerbitzua Eusko Jaurlaritzako Azpiegitura eta Ekonomia Garapena Sustatzeko Sailak bultzatu du SPRI Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren bidez. Zuzenean izena eman dezakezu hemen: www.spri.eus.