Industria-inbertsiorako Finantza-Laguntza Programaren aurkezpena
06/04/2017
El 26 de abril Oarsoaldea y el Grupo SPRI organizan una jornada gratuita para informar sobre este programa a las empresas de la comarca.
Jardunaldia, apirilaren 26an 9:30etatik 10:30etara izango da OARSOALDEAn, Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina, 2. solairua, Oiartzun.
Jexux Leonetek, Oarsoaldeako lehendakariak adierazi duenez, Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioaren menpeko Industria eta ETEn Zuzendaritza Nagusiak Industria-inbertsiorako Finantza-Laguntzen Programa abiarazi du, berrindustrializazio eta industriaren lehiakortasuna indartzeko jarduera publikoen esparruan. SPRI Euskadiko bazkide-laguntzailea duen programa honen ezaugarri nagusiak honako hauek dira:
- Lurralde irismena: estatu mailan, nahiz eta zonalde batzuk deialdi propioa izan.
- Aplikazio sektoreak: manufakturako sektore guztiak.
- Enpresaren tamaina: enpresa guztiak (handiak, ertainak, txikiak eta mikroenpresak).
- 2017ko diru-hornidura: 606 milioi euro.
- Ekintza finantzagarriak: obra zibila, eraikuntza, produkzio ekipoak eta produkzio prozesuen injiniaritza.
- Finantzazioa: inbertsioaren %75a arte (gutxieneko aurrekontua 100.000 euro), 10 urteko amortizazioa 3 urteko gabeziarekin, maileguaren %10eko bermea eskaerarekin, interes-tasa finkoa %1,575 eta %4 bitartean, sailkapen ekonomiko-finantzieroaren baremo baten arabera.
- 2017ko egutegia: kontsulta epea maiatzaren 29a arte, eskatzeko epea maiatzaren 30etik uztailaren 17ra, behin behineko ebazpena irailean eta ordainketa abenduan.
Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomiko eta Azpiegitura Sailak lankidetza akordioa egin du Industria Zuzendaritza Nagusiarekin, Bazkide Laguntzaile bezala jarduteko SPRIren bidez, Laguntza Programa honetan euskal enpresak aholkatu eta euren interesa biltzeko.
Jardunaldi honetan parte-hartu nahi dutenek izena eman dezakete Oarsoaldearen Industria Sustapen Sailean enpresa@oarsoaldea.eus e-mailaren bidez edo 943 494 129 telefono zenbakira deituz.