OARSOLAN, OARSOALDEKO ENPLEGURAKO ETA INKLUSIORAKO BERRIKUNTZA ZENTROAREN INAUGURAZIO OFIZIALA

Atzo Oarsoaldeko Enplegurako eta Inklusiorako Berrikuntza Zentro berriaren, Errenteriako Larzabal auzoan kokatuta dagoen OARSOLANen, inaugurazio ofiziala ospatu zen. Zentro hau funtsezko euskarria da Oarsoaldea eskualdean enplegagarritasuna eta gizarteratzea bultzatzeko.

 

Ekitaldian parte hartu zuten

  • Aizpea Otaegi. Errenteriako alkatea eta Oarsoaldea Garapen Agentziako presidentea.
  • Fernando Nebreda. Oarsoaldea Garapen Agentziako gerentea.
  • Patxi Arrazola. Pertsonei Arreta Sailaren zuzendaria (Oarsoaldea).
  • Mikel Torres. Bigarren lehendakariordea eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburua.
  • Eider Mendoza: diputatu nagusia. GFA
  • Leire Carrasco. Oiartzungo Bostak galdaragintza, eskualdeko enpresen ordezkaria.
  • Juri Balladares. Oarsoaldeko Zilar Lan proiektuko partaidea, Oarsoaldeko enplegu zerbitzuaren erabiltzaileen ordezkari gisa.
     

Han izan ziren, halaber:

  • Alfonso Gurpegui Ruiz. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarteratze sailburuordea.
  • Ane Insausti. Foru Aldundia. Ekonomia Sustatzeko eta Proiektu Estrategikoetako diputatua.
  • Koldo Peciña. Foru Aldundiko Proiektu Estrategikoen zuzendaria.
  • Joana Mendiburu. Oiartzungo alkatea.
  • Mikel Arruti. Lezoko alkatea.
  • Teo Alberro. Pasaiako alkatea.

 

 

Zeremonian enpleguarekin lotutako eskualdeko eragile garrantzitsu asko ere izan ziren eta dinamizazioa ere egon zen Oskar Estangaren eskutik.

Ekitaldian zehar, ekintza sinboliko bat egin zen, eta bertaratutakoek zuhaitz bat landatu zuten, erakundeen eta komunitatearen arteko elkarlanaren hazkundea eta fruituak sinbolizatuz.

Oraingo honetan, soka-mozketa batek ordezkatu zuen inaugurazio-zintaren mozketa. Parte-hartzaileen artean soka horren zati bat banatu zen, horiekin sare bat ehunduz, Oarsoaldean enplegagarritasuna eta gizarteratzea sustatzeko zentroan parte hartzen duten erakunde guztien arteko lankidetza sinbolizatuz. Keinu horrek kalitatezko enplegua sortzeko eta langabeen integraziorako konpromisoa azpimarratzen du.


 

Berrikuntzarako, enplegagarritasunerako eta gizarteratzeko gunea

OARSOLAN lan-arloko berrikuntzarako zentro gisa sortu da, Oarsoaldean enpleguaren inklusioa eta dinamismoa sustatzeko xedearekin. Espazio berri honek aurrerapauso garrantzitsua ematen du langabeen aukerak hobetzeko borrokan eta tokiko enpresekin lankidetzan, eskualdeko talentudun taldeak indartzeko.

Ekitaldira bertaratu zirenek OARSOLANek eskaintzen dituen instalazioak eta baliabideak ezagutzeko aukera izan zuten, enplegu bila dabiltzanei zein enpresei hazten laguntzeko. Zentro hau mugarri bat da Oarsoaldeko enplegu-zerbitzuaren bilakaeran; izan ere, eskualdeko herritarrentzat eta enpresentzat funtsezko baliabidea izan da 1993tik.

 

Kalitatezko enpleguaren aldeko konpromisoa

Inaugurazio ofizial honekin, inplikatutako erakunde eta eragileek Oarsoaldean enplegagarritasuna eta gizarteratzea hobetzeko elkarlanean jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi izan dute. Baterako ahalegin horrek erakundeen, enpresen eta langabetuen arteko sarea indartzen du, eskualdean garapen ekonomiko inklusiboa eta iraunkorra bultzatuz.

Agentziak eskualdean aurrerapenerako eta aukeretarako motorra izaten jarraitzeko konpromisoa berretsi du, enplegua bilatzen ari diren pertsona guztiei eta enpresei lan-arrakastarako bidean laguntzen jarraitzeko esperantzan.

 

OARSOLAN. Zerbitzuaren xehetasunak

08:00etatik 14:30era, astelehenetik ostiralera. Ezinbestekoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea, zerbitzu eraginkorra bermatzeko. Kontaktua: 943 510 200 telefonoa edo oarsolan@oarsoaldea.eus helbide elektronikoa.

Gure zerbitzuak ezagutu nahi badituzu edo programa batean parte hartu nahi baduzu bete formularioa!

Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure webgunea!


Oarsoaldea