Oarsoarrak Euskararen Sarien garaikurra berritzeko lehiaketa abian da

Edozein arte disziplinetako artistei zuzendutako deialdia zabalik da martxoaren 14ra arte.

Ekimenaren bidez, Oarsoarrak Euskararen Sariaren garaikur berria izango den artelana hautatu nahi du Oarsoaldeko Euskara Batzordeak.
2010. urtetik antolatzen diren Oarsoarrak Euskararen Sariek aurtengo epea baliatu nahi izan dute garaikurra berritzeko. Horretarako, 2.500€-ko saria duen lehiaketa abiatu du antolakuntzak eta proposamenak bidaltzeko epea oraindik zabalik dago 2025eko martxoaren 14ra arte.


Baldintza orokorrak

  •     Lehiaketara aurkezteko lanak, edozein diziplinatako artelana izan daiteke. Lanak euskararekin eta eskualdearekin nolabaiteko harremana izan beharko du.
  •     Proposamenak bidaltzeko epea 2025eko martxoaren 14ra arte egongo da zabalik 14:00ak arte.
  •     Lehiaketaren irabazleak 2.500 €ko ordainsaria jasoko du. Sari horrek barne hartuko ditu obra egiteko gastu guztiak, esklusibitatea eta ordainsaria.

 
Lehiaketaren inguruko hainbat xehetasun


Lehiaketara aurkeztuko diren lanak arte plastikoetako edozein diziplinatakoak izan daitezke. Gizabanako batentzat eskuekin eramangarri eta erabilgarri izateko moduko neurria izan beharko du eta euskara eta eskualdea iradoki beharko dituzte nolabait.
Lehiaketara lanak bozeto gisa aurkeztu beharko dira, eta hautatua izanez gero, 2025eko apirilaren 11tik urriaren 6ra arteko epean burutu beharko da pieza.
Lanak aurkezteko epea 2025eko martxoaren 14ko 14:00etara artekoa izango da.
Hasiera batean, arte disziplinaren baten bidez saria sortzeko gaitasuna duten Oarsoaldeko herritar guztiei zuzendua dago lehiaketa. Lanak jasotzeko epea zabaldu eta bi hilabetera zortzi laneko kopurua gainditu ez bada, lehiaketaren geografia-eremuaren baldintza indargabetuko da, Euskal Herri osora zabalik geratuz.


Lehiaketa bidez hautatzen den lanaren egileak 2.500€ko ordainsaria jasoko du. Sari horrek barne hartzen ditu obra sortzeko gastuak, esklusibitatea eta ordainsaria.


Epaimahaia herri bakoitzeko arte munduarekin loturiko aditu bana eta saria erabaki ohi duen epaimahaiko ordezkari bat izango dira.
2025ko apirilaren 11tik aurrera emango dute jakitera zein izan den lan irabazlea.

Oinarriak hemen kontsulta daitezke.
 


Oarsoaldea