Oarsoaldea Eskualdeko Inklusioren Jardunaldia: OARSO-SARE proiektua.
2024ko urriaren 14an, astelehena, 11:00etatik 13:30era, Oarsoaldeko Eskualdeko Inklusio Jardunaldia egingo da Pasai Donibaneko Juanba Berasategi Kulturgunean. Topaketa honen helburua da OARSO-SAREn azken bi urteetan garatutako proiektuen ondorioak eta emaitzak azaltzea eta bide batez, zailtasun gehien duten pertsonen gizarteratze eta laneratze estrategiei buruz hausnartzea.
OARSO-SARE proiektuak Oarsoaldeko eskualdean gizarte-bazterketa egoeran edota arriskuan dauden pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuak erraztea du helburu.
2023tik aurrera, Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako izaera bereizgarriko lau proiektu garatu dira lan-merkatuan barneratzeko zailtasunari erantzuteko: Industrian Aukera, Zilar Lan, Zubitan eta Harrobiak.
- Industrian Aukeran proiektua: Oarsoaldea Garapen Agentziak, Katealegaiak eta Don Bosco LHII lanbide-heziketako zentroak sustatua.
- Zilar Lan proiektua: Oarsoaldea Garapen Agentziak eta SOS Arrazakeriak garatua.
- Zubitan proiektua: Ijitoen Idazkaritzak, Emplea Fundazioak eta Fondo Formación Fundazioak gauzatzen dute.
- Harrobiak proiektua: Zabalduz Kooperatiba Elkartearen, Oarsoaldea Garapen Agentziaren, Katealegaiaren, Peñascal Kooperatibaren eta Adecco Fundazioaren lankidetza-proiektua.
Gainera, ekitaldian izango dira Aizpea Otaegi, Errenteriako alkate eta Oarsoaldea Garapen Agentziako presidentea, Koldo Peciña, Gipuzkoako Foru Aldundiko Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, eta Uxue Artetxe, Lanbideko Inklusio Zerbitzuko arduraduna.
Jardunaldian pertsona parte-hartzaileen eta enpresen testigantzak eta administrazio publikoen ordezkarien inklusio estrategien berri emango da.
Oarsoaldeko Inklusio Sareak herritar eta tokiko eragile guztiak gonbidatzen ditu eskualde inklusiboagoa eta solidarioagoa bultzatzeko jardunaldi garrantzitsu honetan parte hartzera.
Bertaratzeko, beharrezkoa da esteka honen bidez izena ematea. Informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez harremanetan leyrejauregui@zabalduz.eus helbidearekin.