OARSOALDEA EKIN, enpresa-ideia abian jarri nahi duten pertsonak inspiratzeko ikus-entzunezko elkarrizketen programa

Bigarren programa honek hiri ekonomia izango du ardatz, eta Goiatz Adurizen (Papurrak Ogi eta Goxo Faktoria) eta Karina Corroren (Taquería Txiki Tako) testigantzak jasotzen ditu.

Oarsoaldea Garapen Agentziak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, “OARSOALDEA EKIN” ikus-entzunezkoen programa jarri du abian, Oarsoaldeko pertsona ekintzaileen istorioak ezagutzeko elkarrizketa inspiratzaileak. Hauen bidez, Oarsoaldean negozio bati ekiteko ametsa bete duten pertsonen arrakasta istorioak ez ezik, haien kezkak, zalantzak eta zailtasunak ere ezagutu ahal izango ditugu, negozio-ideia bat abian jartzea erabakitzen duten beste pertsona batzuen inspirazio izan daitezen.
 

OARSOALDEA EKIN-en lehen kapituluan, kultura- eta sormen-industrien gaia jorratu bazen ere, bigarren kapitulu honetan hiri-ekonomiak gure udalerrietan duen garrantzia nabarmenduko da. Horretarako, Goiatz Aduriz-en (Papurrak Ogi eta Goxo Faktoria) eta Karina Corro-ren (Taquería Txiki Tako) testigantzak izango ditugu.

 

EZ GALDU OARSOALDEA EKIN!

Tokiko merkataritzak udalerri baten kultura, nortasuna eta komunitatea indartzen ditu. Enplegua sortzeaz gain, gizarte-harremanak sustatzen ditu, herritarren bizi-kalitatea hobetzen duten zerbitzuak sortzen ditu, udalerriari ez ezik, udalerria osatzen duen komunitateari ere balioa emanez. Familia-negozio txikiek, herriko eta auzoko dendek, hiria aberasten laguntzen dute beren eskaintza eta zerbitzuekin. Izan ere, nork bizi nahi du bizirik ez dagoen auzo batean?

 

Izan ere, horiexek dira, hain zuzen ere, Oarsoaldea eskualdeak dituen ezaugarriak: balioak, lankidetza, elkarrekiko laguntza, etengabeko mugimenduan dagoen eskualdea, ekintzaile berriak ezagutu nahi dituzten kemen handiko ekintzaileekin, hauen prozesuan lagunduz.

 

Ekintzaileei laguntzeko modurik onena bere ideiak errealitate bihurtu dituztenei entzutea delako.

 

EZ GALDU OARSOALDEA EKIN!

 

Hurrengo ataletan beste gai garrantzitsu batzuk jorratuko dira, hala nola lurralde-aniztasuna ekintzailetzan, edo emakume ekintzaileen ikusgarritasuna.

 

Zure negozioa martxan jarri nahi duzu? INFORMATU ZAITEZ!

Zalantzak eta argibideak: aapalategi@oarsoaldea.eus * 943 494 129


Oarsoaldea