OARSOALDEAk eredu energetikoaren aldaketa baten aldeko apustua egiten du

2017/03/15

 

 

La comarca de Oarsoaldea siempre ha tenido presente la repercusión de la energía en su entorno y desde hace muchos años se están llevando a cabo diferentes acciones de sensibilización, estrategia e implantación de medidas que contribuyan a la sostenibilidad de la comarca.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker, Oarsoaldeak 2016-2020 urte bitarteko Energia Plana dauka, bertan, inguruaren jasangarritasuna hobetzeko eta eraldatzeko hainbat ekintza eta erronka zehazten direlarik.

 

                                               ep

Honenbestez, Oarsoaldea Garapen Agentziak, Euskal Gestore energetikoen elkartearen eskutik (Aprobasge), eskualdeko udalerri bakoitzean energiaz arduratzen diren teknikarientzat, formakuntza eta espezializazio ekintza martxan jarri du.

Formakuntza ekintza honen helburua, ikasleak, energia orientatzaile moduan, aholkularitzan eta, energia aurrezpen  eta energia eraginkortasun neurrietan trebatzea da.

Ikastaroaren amaieran, Oarsoaldeako lehendakaria den Jexux Leonetek adierazi duenez, orientatzailea, aurrezpen ekonomiko nahiz energetikoen aukerak diagnostikatzeko, eman beharreko pausuak eta egin beharreko hobekuntzak gomendatzeko eta epe labur/ertain eta luzerako proposatutako ekintzetan arduradunei aholkatzeko gai izango da.

Ikastaroa apirilean bukatzea aurreikusia dago eta bertan ondorengo gaiak jorratuko dira; energia eskariaren kudeaketa, finantzaketa ereduak, monitorizazio energetikoari buruzko aukerak, eta oro har, ingurumen eta gizarte arlo guztiak, eskualdeko energiatik eratorritakoei irtenbide bat eman ahal izateko, bai eraikin publikotan, ETE batean edo etxebizitza batean.

Oarsoaldea Garapen Agentziak, Aprobasgerekin landekitzan, ikastaroaren gai-zerrenda  diseinatu du eta lan honetan, Aprobasgeko  hainbat gestore energetikok parte hartu dute, arlo honetan aurkeztu daitezkeen arazo eta irtenbideen inguruan beraien esperientzia eta jakintza eskainiz.

Udalerri mailan, estrategia eraginkorrak garatzeko, oinarrizkoa da erakunde guztien lankidetza. Testuinguru honetan, Oarsoaldeak, proiektuaren kudeaketa eta abiaraztea eginez eta Aprobasgek ikastaroak emanez, egindako esfortzuak epe laburrean antzematea bermatzen dute.


Oarsoaldea