HABIAN! Fabrika Kreaktiboko Inma Gomezen azken lana: “El desdén con el desdén” antzerki-lanaren emakumeen jantziak egitearen arduraduna
Inma Gómez se ha embarcado en un nuevo proyecto en el cual la alta costura y los vestidos de época son los protagonistas.
Inma azken urteetan Habian! Fabrika Kreaktiboaren parte izan da. Bertan artisau eta ekintzaileei beren proiektuak aurrera eramateko laguntza eskaintzen zaie. Errenteriako Udalak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak 2016an bultzatutako proiektua da. Inmak kapelak, burukoak eta goi-mailako joskuntzako loreak egiten ditu eta baita ikuskizunetako jantziak ere.
Inmak badaramatza urte batzuk ekimen honen barruan eta egindako lanari eta esfortzuari esker lortu du bere azken lana, antzerki obra baten emakumeen jantziak egitearen arduraduna. Obraren izena “El desdén con el desdén” da eta hirurogei garren hamarkadako aristokraziara eramango gaitu. Inmaren erronka berria ikuslea giro klasiko eta abangoardista batera eramatea izango da.