Nazioarteko Misio Tekniko batek Oarsoaldea bisitatu du bertako berrikuntza eta ekintzailetza ekosistema ezagutzeko
Oarsoaldea eskualdean Pasaiako ALBAOLA Itsas Faktoria eta Errenteriako AGUSTINAK ZENTROA bisitatu dituzte.

2025eko apirilaren 7tik 9ra, Euskadik Nazioarteko Misio Tekniko baten bisita hartuko du, Lurralde Garapena Sustatzen duten Agentzia eta Erakundeen III. Topaketa Iberoamerikarraren esparruan, Udalgileen Batasun Iberoamerikarrak (UIM), Lurralde Garapena Sustatzen duten Agentzia eta Erakundeen Foro Iberoamerikarrak (FIAPRODET) eta Garapen Agentzien Euskal Elkarteak (GARAPEN) antolatuta.
Misio horretan 40 ordezkari iberoamerikarrek, garapen-agentzien sareen arduradunek eta Kolonbia, Argentina, Peru, Bolivia, Kuba eta Espainiatik etorritako lurralde-garapenerako erakundeen arduradunek parte hartuko dute. Helburua da Euskadiko tokiko garapeneko ekosistema ezagutzea eta lurraldeko proiektu esanguratsuak bisitatzea.
Oarsoaldera bisita: Berrikuntza eta itsas ondarea Albaola eta Agustinak Zentroan
Jarduera programaren barruan, apirilaren 8an, ordezkaritzak Oarsoaldea bisitatu du. Bertan, ekonomia urdinerako eta kultur berrikuntzarako funtsezkoak diren bi proiektu ezagutuko ditu:
• 15:15 - Albaola Itsas Kultur Faktoria [albaola.org]: Itsas teknologia artisaua berreskuratu eta balioztatzen duen espazio berritzailea. Bisitaldian, ontzigintza tradizionalari buruzko azalpen bat eman da, bai eta erriberako eta nabigazioko arotzeriako prestakuntzaren garrantziari buruzkoa ere. Ontzigintzak, erriberako arotzeriako nazioarteko eskolak, nabigazio-eskolak, itsas modelismoko tailerrak, itsasontziaren txokoak, itsas antzerkiko arte eszenikoen programazioak eta Auzolan boluntariotza-taldeak Euskal Herriko itsas iragana ezagutarazteko asmoa duen sormen-unibertsoa osatzen dute.
Teo Alberro alkateak ongietorria eman die parte hartzaileei.
• 16:15 - Ibilaldia itsasontziz Pasaiako badian: Ibilbidean zehar Oarsoaldeko Ekonomia Urdinaren Poloa aurkeztu da, AZTI zentro teknologikoak, Oarsoaldea Garapen Agentziak eta Pasaiako Portu Agintaritzak bultzatutako eta Eusko Jaurlaritzak finantzatutako ekimena, itsas ekonomiarekin lotutako proiektuen jarraipena egiteko eta ekimen berriak abiarazteko topagune bihurtu da.
• 17:00 - Agustinak Zentroa [agustinakzentroa.eus]: Zentro hau kultura- eta sormen-industrien proiektuei, ekintzaileei eta sektoreko eragileei zuzenduta dago. Ordezkaritzak bertatik bertara ezagutuko du espazio horrek eskualdeko lankidetzan eta garapenean duen eragina. Bisita honetan,
Aizpea Otaegi Errenteriako alkate eta Oarsoaldea Garapen Agentziaren (proiektu honen sustatzailearen) presidenteak ongietorria eman die parte hartzaileei.
Nazioartean ezaguna den ekintzailetza- eta berrikuntza-eredua
Ekintzailetzaren euskal ekosistema erreferente gisa sendotu da, bere arau-, zerga- eta erakunde-egitura sendoari esker. Eredu honek oinarri teknologikoko proiektuei laguntzea eta autoenplegua eta mikroekintzailetza sustatzea konbinatzen ditu, gizarte-kohesioan eta lurralde-garapenean lagunduz.