Martxan jarri berriak diren proiektuentzat diru-laguntzak emango ditu berriz ere Lanbidek

Autonomo eta Ondasun Erkidego edo Sozietate Zibiletako bazkideen proiektu berriek eskaera egin aurretik gauzatu dituzten inbertsioak eta datozen 10 hilabetetan egingo dituzten sustapen-, funtzionamendu- eta kudeaketa gastuak diruz laguntzeko eskaera egiteko epea zabalik dago. 

30 urte baino gutxiago dituztenek eta emakumeek kopuru handiagoa izango dute.

Ekainaren 6an argitaratu zen LANBIDEk, Euskal Enplegu Zerbitzuak, ekintzaileei diruz laguntzeko abian jarri dituen bi diru-laguntza lerro hauek arautzen dituen ebazpena. Bi kasuetan,  eskaera aurkezteko epea 2024ko maiatzaren 7an hasi eta 2024ko urriaren 31ean amaituko da.

Dinamismo ekintzailea ezinbesteko faktorea da hazkunde ekonomikoa eta aurrerapena bul-tzatzeko, era horretan enplegu- eta aberastasun-aukera berriak sor daitezen. Horregatik, guztiz beharrezkoa da beren proiektuarekin banaka eta sozialki konprometituta dauden ekintzaileei modu integral batez laguntzea ekintzailetza prozesuaren fase guztietan.

Helburu hau lortzeko asmoz, laguntza hauen deialdia martxan jarri da, jarduera norberaren konturako langile gisa hasteko aktibo fin¬koetan inbertsioak egiten dituzten pertsonak sostengatzeko, enpresa-proiektua finantzatzeko laguntza bat bermatuz ezarpenaren lehen faseetan. Gainera, laguntza eman nahi zaie, orobat, enpresa-jarduerari berriki ekinik, gutxieneko erren¬tagarritasun bat bermatzeko bultzada ekonomiko bat behar duten pertsonei, proiektua finkatze aldera.

Autonomo, Ondasun Erkidegoetako edo Sozietate Zibilen bazkideek egin ahal izango dituzten eskaerak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu behar dira: https://www.euskadi.eus/egoitza-elektronikoa/


Onuradunek jasoko dituzten diru-laguntzak ondorengoak dira:

-    Aktibo finkoetan egindakoa inbertsioak (gutxienez 5.000 eurokoa izan bada). Onuradun bakoitzak, gehienez ere, 3.500 euro jasoko du (%15 gehiago gaztea bada, eta beste %15 gehiago emakumea bada). 2024ko urtarrilaren 1etik eta 2024ko urriaren 31 arteko epean EJZan eta Gizarte Segurantzan altan emandakoentzat.

-    Datozen 10 hilabetetan egingo diren gastuak (autonomoen kuotak, komunikazio gastuak, web eta sare sozialen mantentze kuotak, aholkularitza, prestakuntza eta errentamendu gastuak). Onuradun bakoitzak, gehienez ere, 2.500 euro jasoko du (%15 gehiago gaztea bada, eta beste %15 gehiago emakumea bada). 2023ko azaroaren 1etik eta 2024ko urriaren 31 arteko epean EJZan eta Gizarte Segurantzan altan emandakoentzat.
 

Eskaera aurkeztu nahi duenak, hemen aurki dezake informazio zehatza eta behar duen dokumentazioa:

1.    Proiektua ezartzeko laguntza (Inbertsioetarako laguntza):

*Laguntzaren laburpena

Informazio zehatzagoa hemen:

Ekintzaileei bultzatzeko 2024eko laguntzen deialdia: proiektua ezartzeko laguntzak

 

2.    Enpresa jarduerak sendotzeko laguntza (gastuetarako laguntza):

*Laguntzaren laburpena

Informazio zehatzagoa hemen:

Ekintzaileei bultzatzeko 2024eko laguntzen deialdia: enpresa-jarduera bat sendotzeko laguntzak

 

Zalantzaren bat izanez gero edo laguntza beharko bazenu, jarri Oarsoaldea Garapen Agentziarekin harremanetan; aapalategi@oarsoaldea.eus helbidean edo 943 494 129 telefonora deituz.