Langile gazteak kontratatzeko Lanbideko laguntzak eskatzeko epea oraindik zabalik dago

Oraindik ere irekita dago Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako enpresek gazte kualifikatuak kontratatzeko Lanbideren laguntza deialdia. Oarsoaldea Garapen Agentziak kudeatzen duen programa honen helburua, Lanbide-EEZn enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden gazte kualifikatuen kontratazioa sustatzea da.

Laguntza horien baldintza nabarmenetako bat kontratatutako pertsonak 30 urte baino gutxiago izan behar dituela, langabezia egoeran eta Gazte Berme Sisteman izena emanda egor behar duela eta ikasketei dagokienez, gutxienez Lanbide Heziketako Erdi Mailako gradu bat egina izan behar duela da.

ESKATZEKO EPEA

Eskaerak aurkezteko epea 2024ko urriaren 31ean amaituko da.

ESKAERAK EGIN EDO ETA INFORMAZIO GEHIAGORAKO KONTAKTUA

Kontratazio laguntzen eskaera egin edo informazio gehiago nahi duten enpresek Oarsoaldea Garapen Agentziarekin harremanetan jar daitezke 943 510 200 telefono zenbakira deituz, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:30era edo posta elektroniko bidez mezua bidaliz: oarsolan@oarsoaldea.eus.

Ekimen hau aukera bikaina da Oarsoaldea eskualdeko enpresentzat, plantillak handitzeko eta gaztetzeko beharra badute eta, aldi berean, eskualdean langabezia murrizten lagunduko lukete.


Oarsoaldea