KUADRILLATEGIKOAK DERIOKO JUMPYARD-EN IZAN DIRA
Joan zen martxoaren 23an egun pasa bikaina egin zuten Oarsoldeko Kuadrillategiko gazteek Derioko Jumpyard-en.

Lau herrietako Kuadrillategiko taldeetan dabiltzan 233 gazteek eta haien 29 hezitzaileek irteera bateratua egin zuten Derioko Jumpyard jolas aretora. Jumpyard-en ohe elastikoak, oztopodun ibilbideak eta beste hainbat jarduera dibertigarri egin ahal izan zituzten, bi orduko bi txandatan.
Hala, goizeko 10:00etatik 12:00etara, joan zirenen erdiak sartu ziren aretoan, eta 12:00etatik 14:00etara, gainerako guztiak. Kanpoan geratzen ziren taldeek herriko kiroldegian hainbat jolas eta jarduera egin zituzten, baita hamaiketakoa ere.
Arratsaldeko 14:00etan elkarrekin bazkaldu zuten herriko frontoi estalian eta 15:30ean bueltako busak hartu zituzten. Eskualdetik bost autobus irten ziren goizeko 8:30ak aldera eta etxerako buelta 17:00aldera egin zuten.