KANPORA SARTZEN ANTZEZLANA IKUSIKO DUTE EUSKALTEGIETAKO IKASLEEK
Txalo antzerki taldeak Kanpora Sartzen antzezlanaren bi emanaldi egingo ditu Euskararen Egunean Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleentzat
Abenduaren 3an, Euskararen Egunean, Errenteriako Niessen aretoan Kanpora Sartzen antzezlana ikusiko dute eskualdeko euskaltegietako ikasleek. Txalo antzerki taldeak bi emanaldi egingo ditu; goizeko 10:00etan lehenengoa, goizeko ikastaldeentzat, eta 17:15ean, bestea, arratsaldeko taldeentzat.
Ekintza hori Mintzagun egitasmoaren barnean euskaltegientzako antolatzen diren ekintza bateratuetako bat da.
Kanpora Sartzen antzezlanak HIESAren gaia jorratzen du esperientzia pertsonal batetik abiatuta, eta gaia gogorra izan arren, umore zipriztin bikainak ere baditu.
Emanaldia doakoa izango da eta betetzen ez diren aulkiak herritarrei zabalik izango dira sarrerak.eus-en. azaroaren 29tik aurrera.