K bulegoa "SORTU eta EKIN" programara batu da proiektu kulturalak bultzatzeko
Urriaren 17an, kultura-sektoreko profesionalek beren proiektuak garatzeko finantzaketa eta laguntza aukerak ezagutu ahal izan zituzten.
Azken egunetan, K bulegoak aukera izan zuen bere zerbitzuak ezagutarazteko Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz-lagundutako "SORTU ETA EKIN" ekintzailetza programan, kultur sektoreko profesionalei Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaintzen dieten dirulaguntza eta deialdi interesgarriak aurkezteko antolatu zen saioan.
K bulegoak bertan parte-hartzaileei baliabide erabilgarriak eskaini zizkien, kultur proiektuak finantzatzeko eta garatzeko laguntza aukerak aprobetxatu zitzaten.
Ekitaldi hau Gipuzkoako kultura sektoreko profesionalei zuzenduta zegoen, eta aukera bikaina izan zen baliabide berriak ezagutu eta proiektuak aurrera eramateko.
Zer da K bulegoa?
K bulegoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren kultur arretarako zerbitzua da. Zerbitzuaren eginkizun nagusia da kultur eragileei aholkularitza eta laguntza ematea beren proiektuen garapenean. Aholkularitza eskaintzen die lurraldeko pertsonei, kolektiboei eta erakundeei, amateurrak edo profesionalak izan.
Zer egiten du K bulegoak?
Dirulaguntzei, formakuntzari, baliabideei eta lankidetza aukerei buruzko informazioa ematen du, eta Gipuzkoan kultura-sektorearen hazkundea sustatzen duten finantzaketa eta beste zerbitzu batzuk eskuratzea errazten du. Gainera, kultura ekintzaileei beren ekimenak bultzatzen laguntzeko informazio-jarduerak eta -saioak antolatzen ditu.