Ireki da BASERRIBERRI egitasmoan izen-ematea egiteko epea

Prestakuntza eta enplegu programa arozgintzan

Ipar Euskal Herriko, Nafarroako eta Euskadiko hainbat erakunderen arteko lankidetzak, POCTEFAren babesarekin, BASERRIBERRI mugaz gaindiko enplegu eta prestakuntza proiektu berritzailea abian jartzea ekarri du.

BASERRIBERRI proiektua 2024ko irailaren 23an hasi eta 2025eko ekainera arte luzatuko da. Nafarroako Urdax-Dantxarinea udalerrian egingo dira jarduerak, eta langabezian dauden eta Arozgintzaren sektorean prestakuntza eta esperientzia lortu nahi duten 18 urtetik gorako pertsonei zuzenduta daude.

 

Zer eskaintzen du BASERRI BERRIK?

  • Prestakuntza: 1. eta 2. mailako lanbide-ziurtagiriak lortzeko aukera.
  • Esperientzia erreala: Baserri baten birgaitzean parte hartuko dute parte hartzaileek, beren prestakuntza teknikoa osatuz.
  • Lanerako konpetentziak: Hobetu zure lanerako konpetentziak eta konpetentzia pertsonalak.
  • Mugaz gaindiko ikuspegia: mugaz gaindiko errealitatea ezagutu eta bertan lan egiteko ateak zabalduko zaizkizu, hiru lurraldeetako hizkuntzak (frantsesez, gaztelaniaz eta euskaraz) ezagutzeko aukera izango duzu.
  • Akonpainamendu prozesu guztian zehar: Enplegu-teknikari batek lagunduko dizu prozesu osoan zehar.
  • Diru-Laguntzak, mantenu osoa eta garraioa: 400 eta 450 euro bitarteko hileko bekak hautatutako pertsonentzat, ostatua eta bazkaria astelehenetik ostiralera nahi dutenentzat, eta doako garraioa Irundik Dantxarineara.

 

2024ko irailaren 23an, 12 gaztek osatutako talde bat hasiko da programa honen barruan. Oarsoaldean, prestakuntza eta enplegu aukera paregabe honetan interesa izan dezaketen eskualdeko edo eskualdeko bailaretako 4 gazte hautatzeko hautaketa-prozesua hasi da.

 

Izen-emateak

BASERRIBERRI proiektuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 510 200 telefono-zenbakira, idatzi mezu elektroniko bat oarsolan@oarsoaldea.eus edo bisitatu esteka 

https://peiomartikorena.com/baserriberri

Zuzenean internetez eskaera egin nahiko bazenu, bete formulario hau.

 

Ez galdu BASERRIBERRIrekin Arozgintzan trebatzeko eta lan egiteko aukera!

 

 

Egitasmoan parte hartzen duten eragileak: Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) babesarekin, POCTEFA 2021-2027 programaren bidez, Peio Martikorena Fundazioak gidatutako proiektu honek, Eusko Jaurlaritzarekin, Nafarroako Gobernuarekin, Oarsoaldea Garapen Agentziarekin, Federation Compagnonnique Regionale Pyrénées Atlantiques delakoarekin, Mission Locale Pays Basque delakoarekin, Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin eta CIFP Bidasoa LHII Euskadi, Easo Politeknikoa LHII Euskadi eta CIFP San Juan – Donibane lanbide-heziketako zentroekin lankidetzan, mugako eskualdeko erronka sozioekonomikoei heltzeko modua irauli nahi du.