INSTAGRAM PRESTAKUNTZA SAIOA OARSOALDEKO TURISMO SEKTOREKO ENPRESENTZAT
Gipuzkoako Turismoaren Hub-ak prestakuntza-saio berri bat antolatuko du Oarsoaldea Garapen Agentzian, eskualdeko enpresa turistikoei zuzendutakoa.
Oraingoan saioa INSTAGRAM sareari buruz izango da.
Instagram erabiltzen ikasi nahi duzu? Profil bat sortzetik edukia argitaratzeraino?
Saio honetan sare sozial honen funtzionalitate guztiak ezagutuko ditugu, igo beharreko edukia, testua, hashtagak, emotikonoak... Instagram erabiltzen ikasteko eta bezero potentzialengana modu dibertigarri eta eraginkorrean iristeko aholkuak eta trikimailuak.
• Eguna: urriak 25
• Ordua: 9:00-10:30
• Tokia: Oarsoaldea (Astigarraga bidea 2, 2. solairua. Mamut eraikina, Oiartzun)