Lezo ezagutzeko garaia heldu da

 

Lezo es conocido sobre todo por su Cristo sin barba y por su parte vieja muy bien conservada. Con razón reciben muchos visitante tanto el uno como el otro a lo largo del año. Pero también se pueden descubrir interesantes tesoros no tan conocidos: en Lezo también encontramos qué bailar y qué disfrutar.

 

Anima zaitez Lezoko ingurune naturala ezagutzera, duela gutxi balizatu eta seinaleztatu diren hiru ibilbideetariko bat eginez. Ibilbide hauek distantzia eta zailtasun desberdinak dituzte eta adin guztietarako dira egokiak. Naturaz gain balio handia duten elementu historikoak eta kulturalak eskaintzen dituzte. Guztiek herriko Bekoerrota kiroldegian dute hasiera-puntua.

                          ezagutu lezoko txokoak

Lehen ibilbidea, Xoxolurra-Alarguntza izenekoa, 11 km-ko ibilbidea da eta Jaizkibelgo hegoaldeko magaletik doa.

Bigarren proposamena Olatzar-Lorbide bidea dugu. Ibilbide hau edozeinentzat egokia da, 4,5 km-ko distantzia baitu. Bidean, balore arkitektoniko handiko baserri zaharrak eta Plataiturriko iturria ikusi daitezke, besteak beste.

 

 

Hirugarren ibilbidea Altamira-Bordatxokoa da. 3,4 km ditu eta ibilbide osoa bizikletan egin daiteke, asfaltatutako bide batetik baitoa.

Baina egia esan, Lezora joanez gero ezin gara geratu alde zaharra bisitatu gabe. Izan ere, hirigune historikoan zehar murgilduz, XV. eta XVI. mendeko hainbat oinetxe ikusiko ditugu, eta hauetaz gain bi altxor arkitektoniko aurkituko dituzu bertan: San Joan Bataiatzailearen Parrokia eta Lezoko Santo Kristo Basilika. Azken honek izen bereko Kristo bizargabe famatua dauka barruan, jatorri ezezagunekoa eta herritar zaharrenek diotenez, mirarigilea.

Gainera, Lezok gastronomia eskaintza zabala eta garrantzitsua du bere eremuan, bai landa gunean eta baita herrian bertan ere.

Hau guztia gutxi balitz, urtero bezala laster Santakrutz jaiak ospatuko dira, irailaren 13tik 18ra: danborradak, inudeak eta artzainak, bazkari herrikoiak, marmitako lehiaketa,  herri kirolak, musika eta dantza izango dira egun hauetako protagonistak.

Halaber, Lezo eszenatoki berezia bihurtuko da laster: urriaren 30ean muxiko dantzarien munduko Guinness errekorra lortzeko asmoa dago eta horretarako Muxiko dantzari guztien partaidetza beharrezkoa izango da.

Beraz, mendian barrena ibiliz zein herriko enparantzan dantzatuz, Lezoko herria ezagutzeko momentua zure agendan azpimarra ezazu.

Informazio gehiago:

www.oarsoaldeaturismoa.eus

turismoa@oarsoaldea.eus

943 494 521


Oarsoaldea