GASAREN AZKEN BALIABIDEKO TARIFAREN (TUR) PREZIO BERRIAK 2025eko LEHEN HIRUHILEKORAKO

Oarsoaldeko Energia Bulegoak jakinarazi du dagoeneko argitaratu direla 2025eko lehen hiruhilekorako gasaren Azken Baliabideko Tarifaren (TUR) prezio berriak. Tarifa hori, Gobernuak arautua, merkatuko aukerarik merkeena da oraindik gas naturalaren kontsumitzaileentzat.

 

Prezioak 2025eko apirilera arte egongo dira indarrean, eta honela banakatuko dira:

 RL 1. (urtean 5.000 kWh-ko kontsumoetara arte)

  • Termino finkoa: 3,26 €/hilabete
  • Termino aldakorra: 0,0575 €/kWh

RL 2. (urtean 5.000 eta 15.000 kWh arteko kontsumoetan)

  • Termino finkoa: 5,66 €/hilabete
  • Termino aldakorra: 0,0565 €/kWh

RL 3. (urtean 15.000 kWh baino kontsumo handiagoetan)

  • Termino finkoa: 13,37 €/hilabete
  • Termino aldakorra: 0,0526 €/kWh

 

Oarsoaldeko Energia Bulegotik interesa duten pertsona guztiak gasaren TUR tarifa arautua kontratatzera animatzen ditugu. Gure taldea eskuragarri dago informazio pertsonalizatua emateko eta tarifa honi eta energiarekin lotutako beste gai batzuei buruzko edozein zalantza argitzeko.

 

Jendearentzako arreta-guneak:

  • Asteazkenetik ostiralera: Olibet 6, 20100 Errenteria.
  • Astelehenetan: Mendiburu kalea 3, 20180 Oiartzun.
  • Astearteetan: Euskadi etorbidea z/g, 20110 Pasaia.

 

📞 Telefonoa: 943 344 160

📧 Helbide elektronikoa: energia@oarsoaldea.eus

 

Jarri gurekin harremanetan eta ezagutu nola optimizatu zure kontsumo energetikoa!

Oarsoaldeko Energia Bulegoa