EUSKAL IDENTITATEARI BURUZKO TAILERRAK EUSKALTEGIETAN

Euskarari buruz eta identitateari buruz hausnar egiteko aukera emango die Jon Maia sortzaileak Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleei datozen bi asteetan. “Euskarara barne eta kanpo bidaia. Bizitza bat" izeneko solasaldi-tailerrak egingo dituzte urriaren 22tik azaroaren 5era bitartean, Oarsoaldeko 6 euskaltegietan.

Ikasturtero sei gai jorratzen dira Oarsoaldeko Euskara Batzordearen Mintzagun egitasmoko tailerretan. Gai bakoitzarekin tailer bana egiten da eskualdeko sei euskaltegietan. Ordu eta erdiko iraupena izan ohi dute saioek eta horien helburua gai erakargarri, berri eta gaurkotasunekoak euskaraz eskaintzea da. Hala, ikasle horien bizipenetan gai hori beti euskaraz ageriko da lehen kolpean behintzat. Edozein gai euskaraz jorra daitekeela eta ikasleak ulertzeko gai direla ohartaraztea ere helburu nagusien artean daude besteak beste.

 

  • 2024-10-22: Errenteriako Udal Euskaltegia Ordua: 18:30 - 20:00
  • 2024-10-23: Txirrita AEK (Pasai Antxo) Ordua: 09:30 - 11:00
  • 2024-10-24: Xenpelar AEK (Errenteria) Ordua: 09:30 - 11:00
  • 2024-10-29: Pasaiako Udal Euskaltegia Ordua: 09:30 - 11:00
  • 2024-10-29: Oroitzene AEK (Lezo) Ordua: 18:00 - 19:30
  • 2024-11-05: Intxixu AEK (Oiartzun)) Ordua: 19:00 - 20:30

Oarsoaldea