ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ EGITEAK OTORDU GOXOA SARI

2023. urteari zegokion errenta aitorpena euskaraz egin eta eskualdeko udalek antolaturiko zozketan parte hartu duten zergadunen artean zozketa egin da dagoeneko.

Herri bakoitzeko zergadun bat gertatu da irabazle. Saria bi lagunentzako otordu goxo bat izango da. Esan bezala uztailaren 4an egin zen zozketa eta hauek dira irabazle gertatu direnak:

 

Errenterian, Leire Pikabea. Hortxe dugu argazkian, Hizkuntza berdintasuneko zinegotzi Leire Maziziorren eskutik saria hartzen, Bixigarriko Alex Oier Gonzalez Mendizabal ondoan dutela. Errenteriako Bixigarri jatetxean egingo du otordua.

 

Lezon, Lurdes Lizarazu izan da sariduna. Hortxe dugu argazkian Iker Salaberria euskara zinegotziaren eskutik saria hartzen. Aiton Borda jatetxean dastatuko du otordua Lurdesek.

 

Oiartzunen, Maialen Lekuona izan da irabazlea. Hortxe ageri da argazkian, Aiako Gaztelumendi euskara zinegotziaren eskutik saria hartzen. Otordua Amazkar tabernan egingo du.

Azkenik, Pasaian, Aitor Gurrutxaga gertatu da saridun. Hortxe da argazkian, Laura Re  euskara zinegotziaren eskutik saria hartzen, RKAko Pitu Badiola ondoan dutela. Otordua Donibaneko Ontziola jatetxean egingo du Aitorrek.

Errenta aitorpena euskaraz egiten jarraitzeko deia egin dute eskualdeko udaletako ordezkariek eta heldu den urtean aitorpena euskaraz egitera animatu dituzte oraindik gaztelaniaz egiten dutenak.