Enpresa-jarduera berriak martxan jartzeko LANBIDEren ekintzaileentzako laguntza

Oarsoaldeak, laguntza honen esparruan, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan eta erakunde laguntzaile gisa, ekintzaileei laguntza eta/edo tutoretza ematen die enpresa jarduera berriak martxan jartzeko prozesuetan.

  • HELBURUA: Sustatzaileek enpresa- edo negozio-proiektu bat dedikazio esklusiboko erregimenean abian jartzeko beharrezkoak diren jarduerak garatzeko laguntza ematea.
  • NORI ZUZENDUA: Langabezian dauden eta dagokion enplegu-zerbitzu publikoan lan eskatzaile gisa izena emana dauden ekintzaileei.
  • KOPURUA (eurotan): 1.500€ + %15 30 urte azpitik eta 18 urte gainetik + %15 emakumeak
  • ESKAERA EPEA: 2024ko urriak 28 arte.

 

HELBURUA

Laguntza hauen helburua da sustatzaileek enpresa- edo negozio-proiektu bat abian jartzeko beharrezkoak diren jarduerak garatzen laguntzea, 3 hilabeteko tutoretzaren bidez.

 

BALDINTZAK

  • Langabezian egotea eta dagokion enplegu-zerbitzu publikoan lan-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
  • Aurreko urtean Ekonomia-Jardueren Gaineko Zergan (JEZn) eta Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emanda ez egotea.
  • Aurreko deialdietan enpresa-jarduera martxan jartzeko laguntzarik jaso ez izana.
  • Eskaera-egunean 18 urte beteta edukitzea.
  • 3 hilabetez enpresa-jarduera berriak martxan jartzeko tutorizazioan aritzea.
  • Tutoretza amaitu eta hurrengo hiru hilabeteetan JEZn eta Gizarte Segurantzan alta ematea.
  • EAEn jartzea enpresa-jardueraren egoitza soziala eta fiskala, eta lantokia ere EAEn kokatzea.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
  • Helburu bererako beste laguntzarik ez jasotzea.
  • Bideragarritasun-plan bat izatea, tutoretzak irauten duen bitartean baliozkotuko dena.

 

JUSTIFIKAZIOA ETA ORDAINKETA

Justifikatzeko epea tutoretza amaitu eta 3 hilabetetakoa izango da. Justifikazio-memoria aurkeztea ezinbesteko baldintza izango da laguntza lortzeko. Ordainketa, behin Lanbidek onarpen ebazpena bidali eta gero burutuko da.

 

NOLA ESKATU

Laguntza eskatzeko eskabidea aurkeztu beharko da eskatutako dokumentazio guztiarekin batera, Oarsoaldeako Errenteriako bulegoetan, OARSOLAN Enplegurako eta Gizarteratzeko Berrikuntza Zentroan (Larzabal 31), 9:00etatik 14:00etara.

Eskaera egiteko dokumentazioa osorik aurkeztu beharko da.

Puntuazio bera duten eskaerak badaude, sarrera-data hartuko da aintzat.

 

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskaeraren eranskina.
  • Eskaera baloratzeko eranskina.
  • NAN fotokopia.
  • Lan-bizitza.
  • RGI titularra edo onuraduna denaren ziurtagiria (hala badagokio).
  • Dagokion enplegu-zerbitzu publikoan lan-eskatzaile gisa izena emanda egotearen dokumentua (Inskripzio Aldien Ziurtagiria).
  • Gizarte Segurantzaren ordainketa-ziurtagiri korrontea.
  • Ogasuneko ordainketa-ziurtagiri arrunta.
  • Ogasunaren ziurtagiri historikoa (JEZ historikoa).
  • Bideragarritasun
  • Enpresa-kudeaketa ikastaroaren ziurtagiria (hala badagokio).

 

LAGUNTZARI LOTUTAKO DOKUMENTAZIOA

 

INFO+

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Oarsoaldea Garapen Agentziaren Ekonomi eta Lurralde Garapenerako Estrategia sailarekin:


Oarsoaldea