Enpresa-idea bat garatzeko LANBIDEren ekintzaileentzako laguntza
Oarsoaldea Garapen Agentziak, laguntza honen esparruan, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan eta erakunde laguntzaile gisa, ekintzaileei laguntza eta/edo tutoretza ematen die negozio-ideia bat aztertzeko eta garatzeko prozesuetan.
- HELBURUA: Negozio-ideia bat aztertzea eta garatzea, edozein jarduera-adarretan, dedikazio esklusiboko erregimenean.
- NORI ZUZENDUA: Langabezian dauden eta dagokion enplegu-zerbitzu publikoan lan eskatzaile gisa izena emana dauden ekintzaileei.
- KOPURUA (eurotan): 1.000€ + %15 30 urte azpitik eta 18 urte gainetik + %15 emakumeak.
- ESKAERA EPEA: 2024ko urriak 28 arte.
HELBURUA
Laguntza hauen helburua enpresa-ideia bat aztertu eta garatzen laguntzea da, 2 hilabeteko tutoretzaren bidez.
BALDINTZAK
- Langabezian egotea eta dagokion enplegu-zerbitzu publikoan lan-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
- Aurreko urtean Ekonomia-Jardueren Gaineko Zergan (JEZn) eta Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emanda ez egotea.
- Ideia bat izatea enpresa- edo negozio-proiektu bat garatzeko edozein jarduera-arlotan.
- Aurreko deialdietan ideia garatzeko edo martxan jartzeko laguntzarik jaso ez izana.
- Eskaera-egunean 18 urte beteta edukitzea.
- 2 hilabetez enpresa-ideia garatzen aritzea.
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
- Helburu bererako beste laguntzarik ez jasotzea.
JUSTIFIKAZIOA ETA ORDAINKETA
Justifikatzeko epea tutoretza amaitu eta hilabetekoa izango da. Justifikazio-memoria aurkeztea ezinbesteko baldintza izango da laguntza lortzeko. Ordainketa, behin Lanbidek onarpen ebazpena bidali eta gero burutuko da.
NOLA ESKATU
Laguntza eskatzeko eskabidea aurkeztu beharko da eskatutako dokumentazio guztiarekin batera, Oarsoaldeako Errenteriako bulegoetan, OARSOLAN Enplegurako eta Gizarteratzeko Berrikuntza Zentroan (Larzabal 31), 9:00etatik 14:00etara.
Eskaera egiteko dokumentazioa osorik aurkeztu beharko da.
Puntuazio bera duten eskaerak badaude, sarrera-data hartuko da aintzat.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
- Eskaeraren eranskina.
- Eskaera baloratzeko eranskina.
- NAN fotokopia.
- Lan-bizitza.
- RGI titularra edo onuraduna denaren ziurtagiria (hala badagokio).
- Dagokion enplegu-zerbitzu publikoan lan-eskatzaile gisa izena emanda egotearen dokumentua (Inskripzio Aldien Ziurtagiria).
- Gizarte Segurantzaren ordainketa-ziurtagiri korrontea.
- Ogasuneko ordainketa-ziurtagiri arrunta.
- Ogasunaren ziurtagiri historikoa (JEZ historikoa).
- Enpresa-kudeaketa ikastaroaren ziurtagiria (hala badagokio).
LAGUNTZARI LOTUTAKO DOKUMENTAZIOA
- Ekintzaileentzako laguntzen oinarriak, 2024ko deialdia
- Eskaeraren eranskina deskargatu
- Eskaera baloratzeko eranskina
- Balorazio irizpideak
INFO+
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Oarsoaldea Garapen Agentziaren Ekonomi eta Lurralde Garapenerako Estrategia sailarekin: