ELIKAGAIEN INDUSTRIAKO EKONOMIA ZIRKULAR BATERANTZ: HONDAKINEN LEGEA ALDAKETAREN ERAGILE GISA

Elikadura iraunkorra Hondakinen Legearen fokuan: Aldaketarako Jardunaldia

Duela urte batzuetatik hona, Oarsoaldea, Debegesa eta Tolosaldea Garatzen Garapen Agentziek garapen-proiektuak bultzatzen dituzte elikagaien industriaren sektoreko enpresen artean lankidetzan, eta enpresei laguntzen diete lehiakortasuna hobetzeko beharrak eta aukerak identifikatzen, erakunde espezializatuekin lankidetza erraztuz eta sinergiak sortzea sustatuz.

Testuinguru horretan, Oarsoaldeak, Debegesak eta Tolosaldea Garatzenek bat egin dute "Ekonomia zirkular baterantz elikagaien industrian: hondakinen legea aldaketaren eragile gisa" izeneko online jardunaldia antolatzeko. Topaketa 2024ko apirilaren 11n izango da, goizeko 10etatik 11etara, webinar formatuan garatuko da eta Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko 7/2022 Legeak ekonomia zirkular baterako dituen ondorioei heltzea du helburu.

Lege honen helburuen artean daude hondakinen sorrerak giza osasunean eta ingurumenean dituen ondorio kaltegarriak minimizatzea, baliabideak eraginkortasunez erabiltzea eta garapen iraunkorreko helburuak lortzen laguntzea, ekoizpenarekin eta kontsumo iraunkorrarekin lotutakoak barne.

Jardunaldiaren helburuak dira lege honen kontzeptuak zehaztea, ekoizlearen erantzukizun zabalduak eta plastikozko ontzien murrizketak elikagaien industrian duten eragina aztertzea, eta prebentzio-programak sustatzea jardunbide egokien zabalkundearen bidez.

Ekitaldia Oarsoaldea, Debabarrena eta Tolosaldeko elikadura arloko profesionalei zuzenduta dago, baina parte hartzeko interesa duten beste enpresa eta agenteei zabaltzen da.

 

Jardunaldiaren edukiak:

  • Aurkezpena eta testuingurua.
  • Zer da Ekonomia Zirkularra elikaduran?
  • 7/2022 Legeak nola eragiten duen nekazaritzako elikagaien industrian.
  • Nola lortu kostuak murriztea, irudia hobetzea eta ospea. Bai eta gero eta lehiakorragoa den merkatu batetik bereiztea ere.
  • Kasu praktikoak
  • Laguntza-tresnak eta galdera-saioak.

 

IKUSI EGITARAUA


Jardunaldi honetan, trantsizio ekologikoan eta ekonomia zirkularrean adituak diren bi hizlari nabarmenen partaidetza izango dugu, biak Naiderretik etorriak: Ivan de Torres (Inteligentzia-analista) eta Aitor Mingo (Ingurumen-zientzialaria).


Jardunaldi hau RIS3 Euskadiren sentsibilizazio-jardunaldien barruan dago, eta Innobasqueren eta Eusko Jaurlaritzaren finantza-babesa du, Euskadin berrikuntzarekin eta iraunkortasunarekin konprometitutako erakundeak baitira.

 

Interesatzen zaizu?

JARDUNALDIAN IZENA EMAN

Info +:

rmacias@oarsoaldea.eus

Telefonoa: 943 49 41 29