ELEKTRIZITATEAREN GARESTITZEA ETA BEZ-AREN ALDAKETA
Udazkenaren amaieratik, handizkako merkatuan elektrizitatearen prezioak goranzko joera erakutsi du. Igoera horrek eragina izan du PVPC tarifa arautuan eta tarifa indexatuetan, eta nabarmen garestitu da energiaren kostua kontsumitzaileentzat. Joera hori datozen hilabeteetan lehengoratuko dela aurreikusten bada ere, 2024. urtearen amaierako fakturek igoera horien eragina islatuko dute.
Bestalde, 2025eko urtarrilaren 1etik, energia-hornidurei aplikatutako BEZa % 21ekoa izan da berriz ere, modu iraunkorrean. Bereziki, elektrizitatearen BEZa gainerako hornidurekin parekatu da, eta herritarrek bereziki negu honetan nabarituko duten garestitze gehigarria finkatu da.
Egoera horren aurrean, Oarsoaldeko Energia Bulegoa gure eskualdeko herritarren eskura dago energia eta dirua aurrezten laguntzeko. Energiarekin zerikusia duen edozein gairi buruzko informazio eta arreta pertsonalizatua eskaintzen dugu.
Arreta-gune berriak:
- Asteazkenetik ostiralera: Olibet 6, 20100 Errenteria.
- Astelehenetan: Mendiburu kalea 3, 20180 Oiartzun.
- Astearteetan: Euskadi etorbidea z/g, 20110 Pasaia.
Hitzordua eskatzeko, jarri gurekin harremanetan:
Telefonoa: 943 344 160
Emaila: energia@oarsoaldea.eus