EKIN GIZARTERATZEA saioa, beraien enpresa-ideia beste modu batean sortu nahi duten ekintzaileentzat
Maiatzaren 4an 14:30-15:30 bitartean Idoia Lizeaga eta Sihara Nuñorekin solasaldia eta beraien esperientziak entzuteko aukera izango dute online konektatzen direnek.
Oarsoaldea Garapen Agentziak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin 4 online saio antolatuko ditu Oarsoaldeako ekosistema ekintzailea astindu eta beraien enpresa-ideiak abian jarri nahi duten horiei zertan lagundu diezaiekegun azaltzeko. Baina ekintzaile bati laguntzeko modurik onena, beraien enpresa-ideiak egi bihurtu duten horiei entzutea da eta hori da datorren maiatzaren 4ean egingo duguna, Idoia Lizeaga eta Sihara Nuño izango baitira bertan eta beraien ideiak egi bihurtu nahi duten horiei beraien kezkak eta zalantzak argitzeko solasaldia izango dugu.
Maiatzetik urria bitarte denera 4 saio eskainiko dira eta aurreneko honetan, kultura eta sormen-industria arloko ekintzailetza landuko da baina hiri-ekonomiaren balorizazioa, lurralde-aniztasuna eta garapena, eta emakume ekintzailei ikusgarritasuna izango da, besteak beste, landuko diren gaiak.
Oarsoaldea eskualdean sormen handiko ekintzaileak eta egitasmoak ditugu, kultur eta sormen arlokoak. Eskualdeko apustu garbia da kultura eta sormen proiektuak indartu eta sendotzeko baliabide eta hainbat egitasmo eskaintzea, arlo hauetan proiektuak dituzten ekintzaileentzat lagungarriak izan daitezkenak.
Esaterako, HABIAN! hazitegian, artisautzaren eta teknologiaren arloko proiektuak babesten ditugu, espazioak sortzen ditugu eta berrikuntza bultzatzen da.
Hori baita Oarsoaldea eskualdeak dituen baloreak, lankidetza, elkarrekiko babesa, etengabe mugimenduan dagoen eskualdea, kemen handiko ekintzaileak dituena eta ekintzaile berriak ezagutu eta beraien proiektuak sendotzen lagundu nahi duena.
HABIAN! inkubategitik hainbat proiektu eta indar handiko ekintzaileak igaro dira eta batzuk, ARTISAU AUZOAn daude egun. Artisau Auzoaren xedea, sormena eta tokiko merkataritza suspertzea da, bertan dauden lokalak zaharberritu eta erabilera berri bat emanez, hirigune historikoa birgaituz, herriko ekonomia suspertuz. Kulturarekin, artisautzarekin eta sormenarekin lotutako jarduerak bertan garatzeko aukerak ahalbidetzen dira.
Baina industria sortzaileetan dugun indarra ez da hor bakarrik isladatzen, izan ere, martxan da industria sortzaileen poloa hartuko duen Agustinetako eraikinaren obra, 2024ko urtarrilean martxan izatea aurreikusia dagoena. Kulturaren eta lanbide sortzaileen esparruko poloa izango da.
Gure eskualdeko ekosistemak duen indarra ikusirik, Oarsoaldea Garapen Agentziak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin 4 saio antolatuko ditu, ekosistema ekintzailea astintzen jarraitzeko eta ekintzaile berriak ezagutzeko asmoz.
Maiatzaren 4koa aurreneko webinarra da eta kultura eta sormen industriako proiektuak ditugu protagonistak. Sormen proiektu hauek ezagutzea lagungarri izan daitekelako beste ekintzaileentzat eta eredugarri eta inspirazio iturri direlako.
Izen-emateak: www.oarsoaldea.eus/ekin-gizarteratzea
Zalantzak eta argibideak: aapalategi@oarsoaldea.eus * 943 494 129