EIDEk diseinutik enpresa- eta erakunde-ziurgabetasuna nabigatzeko tresna digital berri bat aurkeztuko du Agustinak Zentroan irailaren 30ean

Irailaren 30ean, EIDEk tresna digital berritzaile bat aurkeztuko du Agustinak Zentroan (Agustinak Etorbidea 4 - 20100 Errenteria), 18:00etatik 19:30era. Ekitaldi honen helburua «EIDE DESIGN VISIONS - Diseinutik ziurgabetasuna nabigatzeko tresna digitala» proiektua ixtea da, tresna Gipuzkoako enpresa eta erakundeei ezagutaraziz, elkarrizketa eta iritzi-trukea bultzatuko dituen testuinguru lasaian. Ekitaldia irekita dago bai «Ekaitza (Im)Perfektua» eta «Miniekaitzak (Im)Perfektuak» aurreko saioetan parte hartu zutenentzat, bai bertaratu ezin izan zirenentzat.

EIDEk T(Im)P ekimena bultzatu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Departamentuaren babesarekin, «Gipuzkoako 2023ko enpresa-ehunaren aukerak sortzea, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programa»-ren bitartez. Tresna digital hau gaur egun funtsezkoak diren bi indarren, iraunkortasuna eta digitalizazioaren, bat-egitearen inguruan hitz egiteko eta esperimentatzeko espazio bat bezala sortuta dago. Helburua da, diseinuaren bidez, ikuspegi partekatu bat lortzea, inspiratzailea, eraldatzailea, praktikoa eta mobilizatzailea izango dena.

Edukiera mugatua denez, beharrezkoa da parte hartu ahal izateko bertaratzea baieztatzea. T (Im) P-ren aurkezpena Agustinak Zentroan egingo da, kultura- eta sormen-sektoreko proiektu eta enpresentzako gunea, EIDErekin lankidetza-hitzarmena sinatuta daukana.

Ez galdu aukera tresna berri hau ezagutzeko eta iraunkortasunari eta digitalizazioari buruzko elkarrizketarekin bat egiteko!