DANTZAZek eta AGUSTINAK ZENTROAK lankidetza-hitzarmena sinatu dute dantzaren sektorea bultzatzeko.
Agustinak Zentroa izango da DANTZAZ elkartearen egoitza berria, arte eszenikoen aldeko apustuarekin jarraituz.
Argazkian ezkerretik eskubira: Aizpea Otaegi, Oarsoaldea Garapen Agentziaren presidentea; Esti Susperregi, Agustinak Zentroa proiektuaren arduraduna; Fernando Sáenz de Ugarte, DANTZAZ, dantza garatzeko elkarteko zuzendari nagusia.
DANTZAZek eta AGUSTINAK ZENTROAk ikuspegi bera dute dantzaren sektorea eta kultura- eta sormen-industriak (KSI) indartzeko Oarsoaldean eta Gipuzkoan.
DANTZAZ dantzaren sektorea garatzeko zentro bat da, arlo horretan enplegua eta profesionalizazioa sustatzera bideratuta dagoena. DANTZAZ elkarteak sorkuntza eta ikerketa sustatzen ditu, bertako zein nazioarteko interpreteei eta koreografoei aukerak eskainiz. Era berean, DANTZAZ sare garrantzitsuetako kide da eta nazioarteko lankidetzako hainbat proiekturen buru da, sektoreko erreferente gisa sendotuz.
Bestalde, OARSOALDEA garapen agentziak eskualdearen garapen sozioekonomikoa bultzatzeko lanean jarraitzen du, enpresa berriak sortzen, enplegua sortzen eta enpresen berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzen lagunduz. Helburu horien ildotik, OARSOALDEA eskualdeko udalekin batera Agustinak Zentroa bultzatzen ari da, kultur eta sormen industrietako proiektuak sortu, saretu eta hazteko gunea, eta, horretarako, ekosistema kulturala eta sortzailea bultzatuko du, sektoreko eragileekin lankidetzan arituz.
Dantzaren sektorea profesionalizatzeko eta kultura- eta sormen-ekosistema indartzeko bidean
2024an eta 2025ean, lankidetza esparru horretan, KABIDANZ proiektuan bideratutako hainbat jarduera egingo dira, non dantzaren eta arte eszenikoen sektorean lan egiteko eta ekiteko trebakuntza prozesuetan dauden pertsonei lagunduko zaien. Jarduerak Agustinak Zentroan egingo dira batez ere, eta Dantzagunearen lokaletan egiten den eguneroko jarduerarekin uztartuko dira, baita Errenterian ere. Besteak beste, arte eszenikoetako ekintzailetzari buruzko workshop espezifikoak eta prestakuntza aurreratua, arte eszenikoen hibridazio-proiektuak diseinatzea eta asmatzea, hainbat sektorerekin lotuta, hala nola merkataritzarekin, osasunarekin, hezkuntzarekin eta ostalaritzarekin lotuta, eta networking-jarduerak tokiko eta Europako beste zentro batzuekin, EDNko (European Dance Development Network) Dantzaz kide dela aprobetxatuz. Gainera, arte eszenikoetan ekiteko interesa duten pertsonentzako aholkularitza espezializatua eskainiko dute. Halaber, POCTEFA PYRENART II (2024-2027) proiektuaren esparruan, ekintzailetzarekin eta lurraldeko prestakuntza espezializatuarekin lotutako ekintzak garatuko dira.
DANTZAZ eta OARSOALDEAren arteko lankidetza-hitzarmen hau urrats esanguratsua da dantzaren sektorea profesionalizatzeko eta kultura- eta sormen-ekosistema indartzeko bidean. Bi erakundeek konpromisoa dute elkarrekin lan egiteko, ekintzailetza, berrikuntza eta lehiakortasuna hobetzen lagunduko duen ingurune bat sortzeko, eta, horrela, eskualdearen eta lurraldearen garapen sozioekonomikoan laguntzeko.
Informazio gehiago
DANTZAZ: [dantzaz@dantzaz.eus eta 943 021 136]
OARSOALDEA: [agustinakzentroa@oarsoaldea.eus eta 943 494 129]