BONU SOZIALEAN ALDAKETAK
Bonu Sozial Elektrikoaren deskontuetan aldaketak iragarri ditu gobernuak, ehunekoak txikitzen joango direlarik datozen 12 hilabeteetan zehar.
Hauek dira hartutako erabaki zehatzak:
- 2024ko uztailaren 1etik irailaren 30era, gaur egun indarrean dauden deskontuak mantenduko dira:
- Kontsumitzaile kaltebera: % 65
- Kontsumitzaile kaltebera larria: % 80
- 2024ko urriaren 1etik abenduaren 31ra:
- Kontsumitzaile kaltebera: % 57,5
- Kontsumitzaile kaltebera larria: % 72,5
- 2025eko urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra:
- Kontsumitzaile kaltebera: % 50
- Kontsumitzaile kaltebera larria: % 65
- 2025eko apirilaren 1etik ekainaren 30era:
- Kontsumitzaile kaltebera: % 42,5
- Kontsumitzaile kaltebera larria: % 57,5
Bonu Sozialaren onuradun izan zaitezkeela uste baduzu edo energiarekin lotutako edozein gairi buruzko informazioa eta arreta pertsonalizatua jaso nahi badituzu, jar zaitez Oarsoaldeko Energia Bulegoarekin harremanetan.
Asteartetik ostiralera: Olibet 6, 20100 Errenteria.
Astelehenetan: Mendiburu kalea 3, 20180 Oiartzun.
943 344 160