Ekintzaileentzat dirulaguntzak emango ditu berriz ere Lanbidek

Beren proiektuak abian jarri berri dituzten ekintzaileentzako eta beren proiektuak sendotu nahi dituztenentzat

Ekainaren 5ean argitaratu zen LANBIDEk, Euskal Enplegu Zerbitzuak, ekintzaileei diruz laguntzeko abian jarri dituen bi diru-laguntza lerro hauek arautzen dituen ebazpena. Bi kasuetan, eskaera aurkezteko epea 2023ko urriaren 31ean amaituko da. 30 urte baino gutxiago dituztenek eta emakumeek kopuru handiago izango dute.

Hazkuntza ekonomikoa, garapena eta ongizatea bultzatzeko, ezinbestekoak dira ekintzaileak. Horretarako, ekintzaileei beraien prozesuan laguntzea beharrezkoa da, beren proiektuarekin banaka eta sozialki konprometituta dauden ekintzaileei modu integral batez laguntzea prozesu ekintzailearen fase guztietan.

Helburu hau lortzeko asmoz, laguntza hauen deialdia martxan jarri da, jarduera norberaren konturako langile gisa hasteko aktibo finkoetan inbertsioak egiten dituzten pertsonak sostengatzeko, enpresa-proiektua finantzatzeko laguntza bat bermatuz ezarpenaren lehen faseetan. Horrez gain, laguntza eman nahi zaie, orobat, enpresa-jarduerari berriki ekinik, gutxieneko errentagarritasun bat bermatzeko bultzada ekonomiko bat behar duten pertsonei, proiektua finkatze aldera.


Autonomo, Ondasun Erkidegoetako edo Sozietate Zibilen bazkideek egin ahal izango dituzten eskaerak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu behar dira: https://www.euskadi.eus/egoitza-elektronikoa/


Onuradunek jasoko dituzten diru-laguntzak ondorengoak dira:

  • Aktibo finkoetan egindakoa inbertsioak (gutxienez 5.000 eurokoa izan bada). Onuradun bakoitzak, gehienez ere, 3.500 euro jasoko du (%15 gehiago gaztea bada, eta beste %15 gehiago emakumea bada). 2023ko urtarrilaren 1etik eta 2023ko urriaren 31 arteko epean EJZan eta Gizarte Segurantzan altan emandakoentzat.
  • Datozen 10 hilabetetan egingo diren gastuak (autonomoen kuotak, komunikazio gastuak, web eta sare sozialen mantentze kuotak, aholkularitza, prestakuntza eta errentamendu gastuak). Onuradun bakoitzak, gehienez ere, 2.500 euro jasoko du (%15 gehiago gaztea bada, eta beste %15 gehiago emakumea bada). 2022ko azaroaren 1etik eta 2023ko urriaren 31 arteko epean EJZan eta Gizarte Segurantzan altan emandakoentzat.


Eskaera aurkeztu nahi duenarentzat, honatx  informazio zehatza eta behar duen dokumentazioa:

1. Proiektua ezartzeko laguntza (Inbertsioetarako laguntza):
      
* Laguntzaren laburpena 
      
Info+ hemen:
      
      Ekintzaileei bultzatzeko 2023eko laguntzen deialdia: proiektua ezartzeko laguntzak
      
2. Enpresa jarduerak sendotzeko laguntza (gastuetarako laguntza):

* Laguntzaren laburpena 

    Info+ hemen:  

Ekintzaileei bultzatzeko 2023eko laguntzen deialdia: enpresa-jarduera bat sendotzeko laguntzak

 

Zalantzaren bat izanez gero edo laguntza beharko bazenu, jarri Oarsoaldea Garapen Agentziarekin harremanetan; aapalategi@oarsoaldea.eus helbidean edo 943 494 129 telefonora deituz. 


Oarsoaldea