BASERRIBERRI egitasmorako lau pertsonen bila gabiltza Oarsoaldean
Irailaren 23an hasi eta 2025eko ekainera bitarte arituko dira langabetuak egurgintza lanbidea ikasten, baserri baten birgaitzean parte hartzen eta enpresa batean esperientzia hartzen ere. Urdax-Dantxarinean, Nafarroan.
Zer eskaintzen du Baserri Berri egitasmoak?
- Zuraren prestakuntza intentsiboa πͺ΅
- 1. eta 2. mailako Ziurtagiri Profesionalak π
- Enpresa-praktikak π’
- Baserri baten birgaitzea π
- Zeharkako gaitasunetako eta hizkuntzetako prestakuntza (frantsesa, gaztelania eta euskara) π£οΈ
- Enplegu-teknikari baten laguntza etengabea π€
- 400-450β¬/hilabeteko bekak π°
- Pentsio osoa (ostatua eta bazkaria) astelehenetik ostiralera π
- Doako garraioa Irundik Dantxarineara π
- Eskualdeko edo inguruko bailaretako 4 gazteen aukeraketa π’
Gaitasun pertsonal eta profesionalak garatzeko aukera izango dute 1.eta 2. mailako ziurtagiri profesionalak lortuz.
Lan egitearen errealitatea ezagutuko dute frantsesa, gaztelera eta euskara ikasten duten bitartean.
Enplegu teknikari baten laguntza izango duzu prozesu osoan zehar, eta horrez gain, 400 eta 450 euro arteko hileko bekak, astelehenetik ostirala bitartean ostatua eta bazkaria, eta doako garraioa ere izango dituzu.
Oarsoaldean, aukera paregabe honetan interesa duten pertsonen bila gabiltza. Interesa duzu? Zure lan egoera hobetzeko aukera izan daiteke!
Ez galdu BASERRIBERRIrekin formatzeko eta lan egiteko aukera, plaza mugatuak dira.
[Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) babesarekin, POCTEFA 2021-2027 programaren bidez, Peio Martikorena Fundazioak gidatutako proiektu honek, Eusko Jaurlaritzarekin, Nafarroako Gobernuarekin, Oarsoaldea Garapen Agentziarekin, Federation Compagnonnique Regionale PyrΓ©nΓ©es Atlantiques delakoarekin, Mission Locale Pays Basque delakoarekin, Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin eta CIFP Bidasoa LHII Euskadi, Easo Politeknikoa LHII Euskadi eta CIFP San Juan β Donibane lanbide-heziketako zentroekin lankidetzan, mugako eskualdeko erronka sozioekonomikoei heltzeko modua irauli nahi du.]