BARATZAKO LANGILEA ( 162025001646)

Deskribapena:

Arraztaloren Oiartzungo ustiapenerako baratzako langilea. Eginkizun nagusiak:
Nekazaritza lanak: barazkien landaketa, mantenketa eta bilketa.
Nekazaritzako makinaria erabilera.
Bezeroei banaketak eta arreta. Arraztalo Oiartzungo gaixotasun psikikoa duten pertsonen eta senideen elkartea da. Orain dela 14 urtetik nekazal ustiategia du martxan Oiartzunen eta bertan 6 pertsonako lantalde bat aritzen da lanean. Barazkien ekoizpena kontsumo talde baten bidez eta inguruko merkatarien bidez merkaturatzen da.

Baldintzak:

EZINBESTEKOA: Nekazaritzan edo baserri lanetan esperientzia. Euskara menperatzea ( ahoz eta idatziz). Gidabaimena izatea.
BALORAGARRIA: Erdi mailako edo goi mailako Lanbide heziketako teknikari titulua, nekazaritza produkzioan edo antzekoa. Nekazaritza makinariarekin esperientzia, talde lanean eta taldeen kudeaketan esperientzia.
ESKAINTZEN DA: lan kontratu mugagagabea. Astean 25 ordutako iraupean. Ordutegia 8:00-13:00.