AZKENBURUKO HOTZAK EGITEN IKASTEKO TAILERRAK EUSKALTEGIETAN

Edozein otordurentzako azkenburuko egoki eta goxo bat prestatzen ikasiko dute Carlos Nuez sukaldariarekin Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleek datozen bi asteetan. “Azkenburuko hotz errazak" izeneko tailerrak egingo dituzte azaroaren 19tik abenduaren 5era bitartean, Oarsoaldeko 6 euskaltegietan.

Ikasturtero sei gai jorratzen dira Oarsoaldeko Euskara Batzordearen Mintzagun egitasmoko tailerretan. Gai bakoitzarekin tailer bana egiten da eskualdeko sei euskaltegietan.

Ordu eta erdiko iraupena izan ohi dute saioek eta horien helburua gai erakargarri, berri eta gaurkotasunekoak euskaraz eskaintzea da. Hala, ikasle horien bizipenetan gai hori beti euskaraz ageriko da lehen kolpean behintzat.  Edozein gai euskaraz jorra daitekeela eta ikasleak ulertzeko gai direla ohartaraztea ere helburu nagusien artean daude besteak beste.

 

  •  2024-11-19: Xenpelar AEK (Errenteria)
  • Ordua: 09:30 - 11:00
  • 2024-11-25: Intxixu AEK (Oiartzun))
    Ordua: 09:30 - 11:00
  • 2024-11-26: Pasaiako Udal Euskaltegia
    Ordua: 09:30 - 11:00
  • 2024-11-27: Txirrita AEK (Pasai Antxo)
    Ordua:  09:30 - 11:00
  • 2024-12-02: Errenteriako Udal Euskaltegia
    Ordua: 18:30 - 20:00
  • 2024-12-05: Oroitzene AEK (Lezo)
    Ordua: 18:00 - 19:30