ArtRide, Wheels&Waves, Ciriza Etxea, Trintxerpe. 2018ko ekainaren 15 eta 16an. «The Sun Also Rises»
Por tercer año consecutivo, y cada vez con una propuesta más sofisticada, Casa Ciriza es tomada por asalto en el mejor sentido de la palabra (5000 personas en 2017 asistieron a la expo) por el festival Wheels & Waves.
Motorren, surfaren eta skate-aren munduan vintage eta custom kulturan erreferentziazko jaialdi bilakaturik, bere zazpigarren edizioan kultura hauekin erlazionaturiko artisten aukeraketa bikaina ekarriko du Wheels & Waves jaialdiak Trintxerpeko gune berezi honetara. Alberto Garcia Alix, Yan Morvan, John Witzig, Brian Bent, Robert Vargas, René Begué edo Jj Wessels bezalako izen handiek arrantza-biltegi izandako eraikin hau argazki, arte eta zinemaren mosaiko handi batean bilakatuko dute eta, nola ez, mundu osoko kolekzio bitxietatik ekarritako motor paregabeak ere izango dira bertan. Atal honetan nabarmentzen diren artistak Shinya Kimura eta « Cheetah » Osawa dira zalantzarik gabe. 2 motor eder erakutsiko dituzte, aurretik egun berean Jaizkibelen egingo den Punk´s Peak motor-lasterketan erabiliko dituztenak hain zuzen. Gutxitan ikusten diren Indian-ak, prestakuntza berezia duten desvel-ak, munduan topatzeko oso zailak diren motorrek bertako historiarekin bat egingo dute Pasaian; esaterako Derlan markako motorren berreskuratzearekin, Zarautzen 1954 eta 1962 urteen artean martxan egon zen motorren marka.
Edizio honetan aurkezten diren gaiek ipar Euskal Herriko lehen surflarien arteko ezberdintasun sozial handiak azaleratuko dituzte, 50. hamarkadaren amaieran Peter Viertel eta Deborah Kerr-i esker Biarritzen ezagutu zutelarik surfa lehen aldiz, Hernest Hemingway-en "The Sun also Rises" liburuaren zinemarako adaptazioa grabatzen ari baitziren bertan; baita Paris kanpoaldeko Hell Angel's-i buruzko seriea, Yan Morvan-ek eskutik. Beste garai batera hurbilduko gaituzten irudiak John Witzig-enak dira, Australian harat-honat ibili zena surfa zirkulu txiki batek ezagutzen zuenean... Edo Brian Bent, "hotrodder" garaikidetasunetik SURFER aldizkariko azalak bere pintura klasikoaz interpretatuz, John Severson sortzailearen omenez.
Artisten zerrenda:
Rogue Company /Alvin Kopuit & Tattoo Lenny, Heidi Zumbrun, Brian Bent, De Rosnay, Robert Vargas, Yan Morvan, Shynia Kimura, Cheetah Osawa, Cruising Company -
Mooneyes Excellence, Alberto García-Alix, Jj wessels, PA Lhomme; John Witzig presented by La Maison Marienia, Unconcrete Architects, Thrash It Don't Stash It, Polo Garat, Derlan, Fiumani, Merinero, PakoPi, Raulowsky eta Xavier Parent.
Data: Ekainak 15-16
Ordutegia: 11:00-21:00
Tokia: Ciriza Etxea, Trintxerpe, Pasaia.
Sarrera: 6 euro.