ARTISAU AUZOA
ARTISAU AUZOA
Artisauen eskuak, hatz sentikorrak eta eskarmentu handikoak dira, beharbada, artisauen abiltasun handiaren erakusgarri argienetakoa. Ondo ezagutzen ditu erabiltzen dituen materialak eta haien esku trebeek beharrezkoak diren objektuak sortzen dituzte. Artisautzako lanbideak ugariak bezain anitzak dira. Egungo erronka nagusia, beraien jardunean jarraitu ahal izatea da, geroz eta azkarrago aldatzen ari den mundu honetara moldatuz, beti ere esentzia eta berezkoak dituzten ezaugarriak galdu gabe.
Zer da?
Artisau Auzoa egitasmoa hirigune historikoa birgaitzeko sortu zen, bertan dauden lokalak zaharberritu eta erabilera berri bat eman nahi die Errenteriako Udalak. Artisautza, sormena eta tokiko merkataritza suspertzea ere du helburu. Esperientzia pilotu gisa, kulturarekin, artisautzarekin eta sormenarekin lotutako jarduerak bertan garatzeko aukerak ahalbidetzen dira, artisautzari lotutako nortasun bereziz hornitzeko.
Udalak Bizi Errenteria eta Artisau Auzoa egitasmoen bidez, herriko merkataritza eta jarduera ekonomikoa suspertzeko ahaleginetan jarraitzen du, indarrak batuz.
Nortzuk gara
Idoia Lizeaga bitxigile artisaua eta lore-maisua
Non dago? Erdiko kalea 15. Errenteria.
Pixkanaka Artisau Auzoan bizia sortzen ari da, aurreneko haziek beren fruitua ematen ari dira.
Ainhoa Redondo
“Ilustrazioek haurren eta helduen mundua batzen ditu; atsegina da, kontu-kontari dabil han-hemenka eta irudiez eta sentsazio berriez mamitzen ditu ipuinak ondorio ederrak sortuz... “
Non dago? 13/20 tailerra. Errenteriako Orereta kalea 2 zenbakian.
ZITUENE - PASTA OBRADORE KOOPERATIBOA
Naiara Retegik eta Iker Eizagirrek Zitueneko obradorean zereal ezberdinekin egindako pasta artisau eta ekologikoa ekoizten dute gertuko lehengaiekin. Beti ere lurra eta pertsonekiko errespetutik abiatuz, kalitateko produktuak eskaintzen dituzte, hala nola pasta freskoa, lehorra, lasagnak, pasta beteak eta saltsa goxoak. Lehen bezala, salmenta zuzena egiten da lantegian bertan, ekoizpena ikusteko aukera dagoelarik. 2018an ireki zuten obradorea Errenteriako kasko historikoko Erdiko kaleko 10 zenbakian.
Non dago? Erdiko Kalea, 10 [Errenteria].
Estudio-tailer bat behar duzu?
Kulturarekin, artisautzarekin eta sormenarekin lotutako jarduerak egiten dituzu eta leku bat edo estudio-tailer bat beharko zenuke zure produktuak, tailerrak, erakusketak edota buruan dituzun bestelako ekintzak gauzatzeko?
Errenteriako Udalak hirigune historikoan bigarren lokala zaharberritu du, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.