Oiartzungo Turismo Bulegoaren irekiera

04/04/2017

 

Jexux Leonet, alcalde de Oiartzun y presidente de la Agencia de Desarrollo Comarcal Oarsoaldea ha informado que el 13 de abril se volverá a abrir la Oficina de Turismo de Oiartzun y permanecerá abierta hasta el 23 de abril.

Honela, Oiartzun ezagutzera etortzen diren bisitariek behar duten informazio guztia jaso ahal izango dute Doneztebe plazan bertan kokatua dagoen bulegoan, Fermiñene eraikinean hain zuzen (Aialde, 2). Egun hauetan turismo bulegoak izango duen arreta-ordutegia honakoa izango da: egunero 10.00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

oiartzungo turismo bulegoaren irekiera 2017

Oiartzunek bisitariarentzako eskaintza zabala du. Bere hiru museoez gain (Soinuenea- Herri Musikaren Txokoa, Luberri- Ikasgune Geologikoa eta Arditurri Meatze Gunea), Aiako Harria Parke Naturalaren barruan ibilbide homologatu ugari egin daitezke. Gainera, Parke Naturalaren barruan, multzo megalitiko ugari aurki ditzakegu eta oso erraza da hauetara iristea. Hauen artean Sorondo, Egiar, Oieleku eta Bianditzeko ibilbideak ditugu. Eta Parke Naturalaren barruan beste aukera bat Bidasoako Kontrabandisten ibilbidea dugu. Ibilbide zirkular hau, XX. mendearen erdialdean kontrabandorako igarobide garrantzitsuak izan ziren hainbat mendi bidexkatan barna doa, eta Oiartzunen Arritxulo aterpea geldiunetako bat da. Bizikletaz zein oinez egin daiteke.

Beste ibilbide interesgarria eta erraza Arditurriko Bide Berdea da. Bere 7 kilometroetan zehar Oiartzun ibaiaren parean doa, eta ez dauka inolako zailtasunik. Oinezkoentzat, txirrindularientzat edo patinatzaileentzat egokia da, eta horrez gain, ibilbidea Donostian hasi eta Arditurri meatze gunean bukatu daiteke.

Honek guztiak, gastronomia eta ostatu eskaintza zabalarekin batera, (1.110 leku: 4 hotel batetik lau izarretara, pentsio 1, 5 nekazalturismo, 3 landetxe, kanping bat eta mendi aterpe bat), Oiartzun erakargarria egiten du turistentzat, eskualde osoa, Donostia edota Gipuzkoa osoa bisitatzeko abiapuntu aproposa baita. 

 

943 508 913

turismoa@oarsoaldea.eus

www.oarsoaldeaturismoa.eus


Oarsoaldea