AGUSTINAK ZENTROAN PRESTAKUNTZA PILULAK ZURE EZAGUTZAK SENDOTZEKO

"Ezagutu zure presentzia digitala nola indartu, zure marka IArekin optimizatu, mugikorretik lan egin, inpaktuarekin diseinatu, WhatsApp bidez konektatu eta zibererasoen aurka zure burua babesten ikasi."

Zure online ikusgarritasuna handitu, Adimen Artifizialarekin zure marka edota lan egiteko modua hobetu, zure mugikorra edozein lekutatik lan egiteko moduan prestatu, diseinu erakargarriak egin, whatsapp bidez zure bezero eta interes taldeetara iritsi edota zibererasoetatik zure burua babestu nahiko zenuke? 

Hainbat ikastaro aurreikusiak daude autonomo eta ETEentzat hurrengo hilabeteetan zehar. 

Kuxkuxeatu gure agenda! Bertan hurrengo hilabeteetan aurreikusiak ditugun prestakuntza pilulak ikusiko dituzu. Zuretzat interesgarriena(k) direnak hautatu eta eman izena!! 

Irailak 25: KUDEATU ZURE MUGIKORRETIK. Baliatu mugikorra zeregin administratiboak edozein lekutatik egiteko. Gehitu WhatsAppen bigarren linea bat erabilera profesionalerako (WhatsApp Business). 

Urriak 23: SORTU ETA AUTOMATIZATU ZURE DISEINUAK. Aurreztu denbora eta automatizatu zure diseinuak Canva tresnarekin. 

Azaroak 13: MENPERATU WHATSAPP BUSINESS. Sortu katalogoak bezeroek zure produktuak eta zerbitzuak ezagutzeko, segurtasun-kopiak egin, zure presentzia (SSSS, Web…) eta online arreta hobetu. 

Azaroak 27: NOLA BABESTU ZIBERERASOETATIK? Ikasi zure enpresak eraso bat jasateko duen arrisku-maila eta nola jokatu eraso baten aurrean. Ezagutu Interneten nabigatzeko modu seguruak eta programatu segurtasun-kopiak. Posta seguruak bidaltzen ikasi. 

Agustinak Zentroan egingo diren ikastaro hauen antolatzaileak SPRI, Eusko Jaurlaritza eta Oarsoaldea Garapen Agentzia dira.